Bernardo Atxaga etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Bernardo Atxaga etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2014-10-09

Atxaga, Estornes eta Roque Euskadi Sari berriak

Iturria: Berria
Bernardo Atxaga, Idoia Estornes eta Iñigo Roque izan dira sarituak aurtengo Euskadi sariekin.

Atxagak 'Nevadako egunak' eleberriagatik jaso du euskarazko literaturako saria.
 

Idoia Estornes idazleak jaso du gaztelerazko literaturakoa 'Como pudo pasarnos esto' liburuagatik.
Iñigo Roquek jaso du itzulpengintzako Euskadi saria, Lobo Antunesen 'Gauzen ordena naturala' liburuan egindako lanagatik.

2014-01-28

Bernardo Atxaga eta Virginia Imaz

Hona hemen azken egunetan prentsa eta blogetan azaldutako 2 elkarrizketa interesgarri.

Bata Bernardo Atxagari egina, eta Elkarblogean azaldu dena. 'Nevadako egunak' azken liburuko gaiak eta idatzi dituen bizipenaz osaturik dago elkarrizketa.





Bigarrena, Virginia Imaz pailazo eta feminista ezagunari 'Argia' aldizkarian egindakoa da. Gai asko nahasten dira elkarrizketan; feminismoa, arte eszenikoak, kultura, sormena ...

Loturetan sakatu, elkarrizketa osoak irakurtzeko:



- Bernardo Atxaga - Elkar-en bloga

- Virginia Imaz - Argia

2013-12-20

'Erlea' aldizkariaren 7. zenbakia kalean

Atzo aurkeztu zen Bilbon Euskaltzaindiak argitaratzen duen eta Bernardo Atzagak zuzentzen duen 'Erlea' aldizkariaren 7 zenbakia.

Erlea 7 honetan partaide izan dira: Lorenzo Rojo, Karmele Jaio, Jon Benito, Jose Manuel Bujanda, Garbiñe Biurrun, Mari Romero, Alberto Barandiaran, Koldo Izagirre, Kepa Altonaga, Asun Garikano, Mikel Urdangarin, Kepa Altonaga, Estibalitz Ezkerra, Aritz Galarraga, Jacinto Iturbe, Lourdes Otaegi, Miguel Sanchez-Ostiz, Juan Ignacio Pérez, Jabier Kaltzakorta, Luzien Etxezaharreta, Joxemari Iturralde, Iñaki Sarriugarte, Pepe Altair, Harkaitz Cano, Mikel Urdangarin, Xabier Elorriaga eta Joseba Luzuriaga.
Azala Karen Amaiarena da. Argazkiak eta ilustrazioak Ernesto Valverdek, Mikel Valverdek, Jose Ramón Urtasunek eta Zaldieroak egin dituzte. Zaldieroaren komikia, “Urrezko liburutegia” eta “Foroa - azkenaldiko liburuak” ohiko atalak ere ekartzen dizkigu Erlea-k.