Jasone Osoro etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Jasone Osoro etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2018-01-24

Jasono Osoro DBH 2. eta 4. mailako ikasleekin


Jasonek 2 idazketa tailer izango ditu DBHn . Bat DBH 2. mailako ikasleekin eta bestea  DBH 4. mailakoekin.
Tailer bakoitzak lau orduko iraupena izango du eta aste baten zehar izango da. Aste honetan 2. mailakoekin ari da lanean, eta datorren astean 4. mailakoekin arituko da. 
Tailerretan, idazketaren 'sekretuak' partekatuko ditu ikasleekin.  Idazketa literarioarekin baino gehiago, eguneroko idazketarekin lotuta egongo dira saioak. Azaldu nahi duguna antolatzen lagunduko ditu ikasleak eta antolaketaren ondoren paper edo pantaila zuriaren gainean nahi duguna hitzez azaltzen.

2017-11-02

'Casting-a' "Eskularru beltzak" bildumako bigarrena kalean

Jasone Osorok kaleratu berri du 'Casting-a'. Liburua "Eskularru Beltzak" bildumako bigarrena da, eta lehenengoa udaberriak katelatu zuen.
Berak azalduko dizue bere liburu berria inork baino hobeto:

2017-10-09

Jasone Osorok eta Uxue Alberdik liburu bana kaleratu dute

'Eskularru beltzak' da Jasoneren azken lana. Gazteei zuzendutako bilduma baten hasiera da liburua. Zazpi pertsonaia nagusiren bueltan harilkatuko da bilduma. Istorio eta abentura ezberdinak egongo dira liburu bakoitzean baina boxeoa nabarmentzen da guzstietan. 
Beire ingelesa ikasteko udaleku batera bidali dute gurasoek. Bere institutuan gelako liderra den arren, udalekuan inork ez du aintzat hartzen, eta Baba izeneko mutil misteriotsu batengan aurkituko du babesa, boxeoa ikasteaz gainera.Etxera itzulita, bere betiko lagun Kar eta Leterekin batera, hirurek osatzen duten Sua taldea prest dago, berriz ere, institutuko izarrak izan eta egurra emateko, baina badirudi aurtengo ikasturtean gauzak desberdinak izango direla.

'Jenisjoplin' da Uxueren azkena, Nagore Vargas de liburuko protagonista. Baldintza makurrei aurre eginez zaildutakoa da Nagore Vargas, gaztaroa intentsitate handiz bizi izan dutenen grinarekin borrokatzera ohitua: autoritatearen kontra, benetakotasunaren bila, desafioek inarrosirik, barne bulkadaz, presaka maitatzen, bortizkeriari artez begira, arriskuari deika, edozertarako prest.    
Bilbora iritsi zenean hiri bat gatazkan zeukan deskubritzeko; zenbait iraultza eta abentura, engaiatzeko; gorputz bat, biolentziaren eta erotikaren artean jokoan jartzeko.


2017-04-11

2 elgoibartar JUUL kanpainako liburu hautatuenetan



Azken urteetako ohiturari jarraituz, aurten ere elgoibartarren liburuak ditugu Nafarroan egiten den JUUL kanpainako liburu hautatuen artean.

- Uxue Alberdiren "Bi kobazulo" liburua bigarren tokian gelditu da Lehen Hezkuntzako 3. eta 4.
  mailako ikasleek egin duten hautaketan.
- Jasone Osororen "Ezekiel" liburua hautatuena izan da DBHko ikasleen artean.

Zorionak biei!

2015-10-15

Jasone Osorok "12etan bermuta" aurkeztu du

Iturria: Berria
Jasone Osorok atzo aurkeztu zuen bere azken lana 12etan bermuta (Elkar) Donostian. Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatutako XVI. Agustin Zubikarai beka irabazi ondoren argitaratu du nobela.

Berta da protagonista, adin ertaineko emakume bat. Bertaren bizitza kontatzen digu nobelak. Nobela kapituluka egituratuta dago, eta kapitulu bakoitzean bere bizitzan garrantzitsuak diren pertsonei hitz egiten die Bertak: amari, aitari, amamari, senarrari, alabari, maitaleari, anaiari, lagunari eta baita bere buruari ere.


Aurkezpena Donostian egin zuen Jasonek, Xabier Mendiguren eta Pako Aristi lagun zituelarik.

Iturria: Berria

2014-10-29

Jasone Osoro albiste iturri berriz ere

Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak
Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak
Ondarroako udaletxeak eta Elkar argitaletxeak antolatzen duten Augustin Zubikarai lehiaketa irabazi du Jasoneren nobela-proiektu batek. Hogeita sei lan aurkeztu dira sarira, eta Jasone Osororena aukeratu dute Leire Bilbaok, Xabier Mendiguren eta Ana Urkizak osaturiko epaimahaiak.
Jasoneren proiektuak Sick du izena eta emakume baten 24 orduak kontatzen dizkigu.
Zorionak eta zorte on proiektu berriarekin!.

Gehiago irakurri.

Hogeita sei lan aurkeztu dira bertara, eta horien artean Osororen proposamena aukeratu du Leire Bilbaok, Xabier Mendigurenek eta Ana Urkizak osaturiko epaimahaiak. Saria ostegun arratsaldean emango zaio, Ondarroan, Literatur Amuak izeneko jardunaldien barruan. - See more at: http://postdata.elkar.com/2014/10/28/jasone-osorok-irabazi-du-augustin-zubikarai-nobela-beka/#sthash.OEl2ULix.dpufHogeitase
Hogeita sei lan aurkeztu dira bertara, eta horien artean Osororen proposamena aukeratu du Leire Bilbaok, Xabier Mendigurenek eta Ana Urkizak osaturiko epaimahaiak. Saria ostegun arratsaldean emango zaio, Ondarroan, Literatur Amuak izeneko jardunaldien barruan. - See more at: http://postdata.elkar.com/2014/10/28/jasone-osorok-irabazi-du-augustin-zubikarai-nobela-beka/#sthash.OEl2ULix.dpuf

2014-10-28

Jasone Osoro Pitxintxun

Urriaren 30ean, ostegunean,  Jasone Osoro saltzaile egongo da Pitxintu liburu-dendan. Euskadiko liburu dendetako elkarteen federazioak antolatu duen 'liburu-dendetan festa' ekimenaren barruan izango da.

Jasonek liburuak gomendatuko ditu, bere liburuez hitz egingo du, irakurketa-aholkuak emango ditu, bere ofizioak solastuko da, liburuak sinatuko ditu, ...

Goiz eta arratsaldez egongo da liburutegian. Goizean hamaiketatik ordubatera, eta arratsaldez lauetatik seietara.

2013-12-02

'Jara live' komunitatearen aurkezpena

Iturria: Jaralive.com
Nerabe eta gazteentzako komunitate sortu berri bat  du Jasone Osorok'Jara live'. Helburua da protagonistak nerabeak eta gazteak izatea, beraiek elikatzea web hori, beraien intereseko eta gustuko edukiak sartzea; fikzioaz gain, konsultorioak, agenda, famatuen bideoak...Aurkezpena Duragoko azokan egingo da.

Eguna: Abenduak 5
Ordua: Arratsaldeko 4,30etan
Lekua: Kabi@


 Gehiago jakiteko: Jaralive.com