Eider Ansola |
Marian Ahdadou |
Alain Rodriguez |
Duela gutxi, maiatzaren 29an, banatu dira Elgoibarko I Idazlan lehiaketaren
sariak. Gure ikastetxeko 3 ikaslek jaso dute saria lehiaketan: DBH 2. Mailako Eider
Ansolak, Marian Ahdadouk eta Alain Rodriguezek. Batxilergoko beste ikasle
batek, Iñigo Otaegik, aipamen berezia jaso du bere taldean.
Elkarrizketatu egun ditugu eta sariarekin oso gustura daudela azaldu
digute. Lan on bat egiteak merezi izan duela ordainetan horrelako sari bat
jasotzeko.
Batzuk esan digute aurretik ere sariak jaso dituztela. Alainek Mendaron
10 urterekin lortu zuen sari bat eta azken Gabonetan beste bat. Marianek,
aldiz, Institutuko literatur lehiaketan lortu ditu sariak, olerki mailan bat
eta narrazioan beste bat.
Nahi dutena eta nahi duten eran gauzak azaltzeko aukera ematen dielako
gustatzen zaie idaztea. Beraiei gertatzen zaiena idazteko aukera izatea ere
gustuko dute.
Oso ezberdinak izan dira idazlanetan jorratu dituzten gaiak. Eiderren
lanean orain landetxea den baserriko famili baten arazoa azaltzen da. Marianek aita
hil egin zaion neska bati buruz idatzi du; aita nork hil zuen ikertzen ari da
neska. Ideia Pretty Little Liars serietik eta anai-arrebei gustatzen zaizkien
gaietatik atera omen du. Alainek bat-batean gaixotasun bat duela esaten dioten
mutil bati buruz idatzi du. Mutila beheraldi baten sartzen da baina azkenean
denbora aprobetxatu behar duela konturatuko da.
Zorionik beroenak laurei eta segi horrela!