2018-06-12

Elgoibarko I. Idazlan lehiaketaren sariak

Eider Ansola
Marian Ahdadou
Alain Rodriguez

Duela gutxi, maiatzaren 29an, banatu dira Elgoibarko I Idazlan lehiaketaren sariak. Gure ikastetxeko 3 ikaslek jaso dute saria lehiaketan: DBH 2. Mailako Eider Ansolak, Marian Ahdadouk eta Alain Rodriguezek. Batxilergoko beste ikasle batek, Iñigo Otaegik, aipamen berezia jaso du bere taldean.

Elkarrizketatu egun ditugu eta sariarekin oso gustura daudela azaldu digute. Lan on bat egiteak merezi izan duela ordainetan horrelako sari bat jasotzeko.

Batzuk esan digute aurretik ere sariak jaso dituztela. Alainek Mendaron 10 urterekin lortu zuen sari bat eta azken Gabonetan beste bat. Marianek, aldiz, Institutuko literatur lehiaketan lortu ditu sariak, olerki mailan bat eta narrazioan beste bat.

Nahi dutena eta nahi duten eran gauzak azaltzeko aukera ematen dielako gustatzen zaie idaztea. Beraiei gertatzen zaiena idazteko aukera izatea ere gustuko dute.

Oso ezberdinak izan dira idazlanetan jorratu dituzten gaiak. Eiderren lanean orain landetxea den baserriko famili baten arazoa azaltzen da. Marianek aita hil egin zaion neska bati buruz idatzi du; aita nork hil zuen ikertzen ari da neska. Ideia Pretty Little Liars serietik eta anai-arrebei gustatzen zaizkien gaietatik atera omen du. Alainek bat-batean gaixotasun bat duela esaten dioten mutil bati buruz idatzi du. Mutila beheraldi baten sartzen da baina azkenean denbora aprobetxatu behar duela konturatuko da.

Zorionik beroenak laurei eta segi horrela!



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina