2011-11-21

GENERO INDARKERIAREN AURKA

Datorren 25ean Genero Indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna da. Egun horrek adierazten duenarekin gure elkartasuna  adierazteko ekintza batzuk antolatu ditugu gure liburutegian.

Alde batetik aste guztian zehar gaiarekin zer ikusia duten liburu, aldizkari eta material grafiko ezberdinen erakusketa egongo da irekita.

Bestalde, ostiralean, hau da, 25ean, irakurketa saio bat antolatu dugu jolastorduan. Saio honetan hainbat ikasle eta irakaslek liburu ezberdinetako pasartetxo batzuk irakurriko dituzte.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina