2011-12-23

Ondo pasa oporrak!

Iritsi da atsedena hartzeko eguna,
eta blog honek ere horrela egingo du. 

Gabonak dira eta
dator krisi latza
baina halare egin
dezagun dantza!
gabon zahar egunean
jan dezagun mahatsa
gauza asko erosteko
ez naiz aberatsa
oparien kaxa
da oso eskasa
badaukagu saltsa
nork nahi du ikatsa
zorionak guztioi
ta ondo pasa

(Doinua: Bretoiarena)



Kezka degu nagusi
oingo gabonetan
bata bestearekin
gabiltza zorretan
krisi besterik ez da
denen ahoetan
eta txanpona eskas
hutsa patriketan
opari oso gutxi
aurten erregetan


(Doinua: Zortziko haundia)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina