2012-10-31

Euskadi Literatura Sariak

Eusko Jaurlaritzak atzo goizean jakinarazi zituen Euskadi Literatura Sarien saridunak.
'El cuento del carpintero' - Iban Barrenetxea

Harkaitz Canori eman diote Literaturako Euskadi saria, 'Twist' nobelagatik.

Gertutik tokatzen zaizkigun izenak daude sarituen artean. Iban Barrenetxeak elgoibartarrak gaztelaniazko haur eta gazte literaturako saria jaso du 'El cuento del Carpintero' liburuagatik. Iaz ilustrazio saria irabazi zuen Ibanek.


Iban Zaldua eta Julen Ribas

Euskarazko haur eta gazte literaturako Euskadi Literatura saria Iban Zalduak jasoko du, Julen Ribasen irudiekin egindako 'Azken garaipena' komiki lanaren gidoiarengatik. Komiki hau gure liburutegian dugu nahi duenak etxera eraman eta lasai irakurtzeko.

Ondorengo loturetan informazio gehiago topa dezakezue.
(Berria) (Berria)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina