Elikak (Nekazaritzako Elikagaien segurtasunarako euskal fundazioak) idazketa lehiaketa bat abiatu du: 'Elikagaien segurtasunari bide irekia'.
Lehiaketan DBHko 3. eta 4. mailako ikasleek har dezakete parte. Banaka edo gehienez 4 pertsonaz osatutako taldeka har daiteke parte.
Egin beharra hau da: Patzi Zubizarretaren amaitu gabeko narrazio bat irakurri ondoren, bukaera asmatu eta idatzi. Lanak Abenduaren 21erako aurkeztu beharko dira.
Lotura honetan informazio gehiago aurkituko duzue: lehiaketaren oinarriak, Patxi Zubizarretaren narrazioa, gida didaktikoa eta kontaktua izateko lotura.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina