2012-11-21

Hizkuntza ikastaroak ikasleentzat

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak atzerrian alemanezko, frantsesezko eta ingelesezko ikastaroak egiteko dei egiten duen agindua onartu du, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. zikloko eta Batxilergoko ikasleentzat.

533 plaza egongo dira, 2013ko udan, Alemanian, Frantzian, Erresuma Batuan eta Irlandan egonaldiak eta ikastaroak egiteko, honako maila hauetako ikasleei zuzenduta: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. zikloa eta Batxilergoak.

Honako hauek hartuko ditu kontuan deialdiak: ikasleak bizi diren hiritik egonaldia izango den tokirainoko joan-etorriko bidaia, bidaia-asegurua, egin behar duten hizkuntza-ikastaroko matrikula eta ikasmateriala, ostatua, mantenua eta ikastaroa egingo den ikastetxerainoko hiri-garraioa.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina