2013-03-20

KORRIKA gaur Gipuzkoan sartuko da

Martxoak 20 – Korrikak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa ukituko ditu

Sei eta erdietarako iritsiko da Korrika 18 Eibarrera. Han izango ditu zain euskalakariak, horien artean Sostoa abesbatza eta Ustekabe txaranga (1485 km), ongietorri musikala egiteko prest. Halaber, berezia izango da 1483 kilometroa ere, Josu, Pana eta Arraterena, hain zuzen. Zoritxarrez ez daude ja gure artean, baina euren koadrilak beti erosten du kilometro bat, Korrika prestatzen laguntza handia eskaintzeaz gain. Eibartik Soraluzera, jai giroan: Soraluzeko haur danborrada (1492 km), Galtxagorrixak jai batzordea (1494 km), futbolariak, pilotariak eta mendizaleak (1495 eta 1496 km)… Elgoibarren iluntzean sartuko da: Txankakua merkatarien elkartea (1498 km), ikastolako langile, ikasle eta gurasoak (1500), Lagunak pilota eskola (1505 km)… Ondoren, Azkarate mendaterantz. Hara hurbilduko da Mendaro ikastolako guraso elkartea (1507 km), eta gainera iritsita, 
(Iturria: KORRIKA)

azkoitiarren esku geratuko da lekukoa: Iraurgi abesbatza (1512 km) eta Corrugados Lasaoko langileak (1517 km) Azpeitirako bidean; eta itzultzean, Matadero ekintzak (1533 km), Maxixatzen Euskaldunon Elkartea (1537 km), Kontrako Eztarrixe irrati librea (1542 km)… Azpeitiko hamalau kilometroetan bertako eskola guztiek hartuko dute parte, baita zenbait soziedadek ere, adibidez, 1521a Izarraitz igeri elkartea, Iraurgi ikastetxea eta Harkaitza soziedadearen artean egingo dute.
Azkoititik Bergarara egingo du Korrikak eta Elosu auzotik pasako da (1548 km) gau erdia baino lehen. Azpimarratzekoa da Elosuko herritarren atxikimendua, auzotarren artean dirua bildu dute kilometroa erosteko eta, traktore eta guzti, 1547 eta 1548 kilometroetako protagonistak izango dira. Antxintxika Triatloi Taldeak egingo ditu hurrengo hirurak eta Bergaran ja, gaztetxeak (1560 km) Udalari emango dio lekukoa (1561 km). Bergaratik Antzuolara egingo du, eta bertako herritarrek eramango dute lekukoa bi kilometrotan (1563 eta 1564 km).
Korrika Urola bailarara itzuliko da berriro Deskarga mendatetik. Urretxuarrek hartuko dute lekukoa, eta ondoren Zumarraga eta Legazpiko euskalakariek: Zintzo Mintzo euskara elkartea (1565 km), Urretxu eta Zumarragako txistulariak (1569 eta 1570 km), Urretxu eta Zumarragako tabernarien elkartea (1574 km), Legazpiko Zero Zabor (1584 km), Legazpiko Bertso Olariak (1600 km)…
Goizaldeko laurak jota sartuko da Korrika Oñatin eta han suhiltzaileen kamioien argiek eta sirena hotsek agur egingo diote (1615 km). Arrasatetik Aretxabaletara eta hortik Leintz Gatzagara egingo du. Arrasaten, Maritxu Kajoi komisuñuak (1622 km), Udalak eta euskara elkarteak eramango dute lekukoa (1623 km), besteak beste. Bai Aretxabaletan bai Leintz Gatzagan euskara ikasten ari diren etorkin bik eramango dute, sahararrak batean eta senegaldarrak bestean.
Bizkaian sartuko da berriro Korrika ostegun goizeko bederatzietan, Araba Legutio aldean agurtuta.

 

 

 

 

 

 

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina