2013-04-23

Haur liburuaren nazioarteko eguna

1967. urtetik, apirilaren 2an, Hans Christian Andersen danimarkar idazlearen jaiotegunean hain zuzen, IBBYk Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen du, haur eta gazteentzako kalitatezko liburuak bultzatzeko, eta gazteenen artean irakurtzeko zaletasuna sustatzeko.

Urtero IBBYren atal nazional batek du Haur Liburuaren Egunaren nazioarteko babeslea izateko aukera. Honek bere herrialdeko idazle bat eta ilustratzaile ezagun bat hautatzen ditu mundu osoko haurrei bidaltzen zaien mezua eta kartela egin dezaten eta liburutegien, ikastetxeen, liburu-denden eta bestelakoen parte hartzea susta dezaten.

2013KO HAUR LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNERAKO MEZUA
Irakurri, irakurri
bai zuk, bai nik.
Horra letrak, horra hitzak,

horra liburuak hitzez beterik…
esku artean jasotzen ditut nik.

Orrietatik xuxurlak datozkit
eta ibaien burrunbak
eta hartzen kantuak
ilargiari irribarre eginez.

Bagoaz gaztelu misteriotsuetan barna
eta zuhaitz loratuak hazten zaizkigu eskuetan
hodeietaraino. Badabiltza, badabiltza neskatxa
ausartak hegan, eta mutikoak izarrak harrapatzen.

Irakurri, irakurri, bai zuk bai nik, jirabiraka, munduan zehar liburuetako poza banatuz.

Pat Mora

Itzulpena: Juan Kruz Igerabide

Iturria: oepli (organización española para el libro infantil y juvenil)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina