2014-02-24

'Bularretik Mintzora' otsaileko buletina

Bularretik Mintzora egitasmoaren baitan argitaratzen dugun BM buletinaren otsaileko zenbakia argitaratu berri dute Galtzagorri Elkartekoek. Bertan, besteak beste, ipuinak ahoz kontatzearen garrantzia azpimarratzen du Etxean kontu-kantari atalak. Eta jarduera hori praktikatzeko hainbat adibide ematen dizkigu. Kukurruku! elkarrizketa, Kanika txikia kantu-jolasa, Makila-kixki ipuina, edota Baratzeko pikuak abestia. Entzun eta erabili zuk ere!

Iturria Galtzagorri elkartea

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina