2014-10-31

2 literatur sari

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Zarautzeko udalak antolatutako bi literatur sarien berri daugu.

Bizkaikoa 'VII. Bizkaidatz literatura Saria' da. Euskaraz eta gaztelaniaz aurkeztu daitezke lanak, eta bi idazlek hasitako istorio bat jarraitu eta bukatu egin behar da. 16 urtez gorako edozeinek aurkeztu ditzake lanak eta idalanak aurkezteko epemuga 2015eko otsailaren 20a da.

Zarautzekoa 'XXXIII. Xabier Lizardi Saria' da. Haur eta Gazte Literatura sustatzeko helburuarekin antolatzen da eta 18 urtetik gorako gazte nahiz helduek har dezakete parte bertan. Lanek euskaraz idatziak, originalak, argitaragabeak eta saritu gabeak izan behar dute. Aurkezteko epea 2015eko urtarrilaren 12an amaituko da.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina