Hemen duzue, orain arteko lan baten hasera:
Sentimenduak
Nora Kortaberria Bilbao
"Pertsona baten barneko alderdi afektiboa. Tristura, poza, maitasuna, gorrotoa, samurtasuna etab. dira sentimenduak.Horixe dio hiztegiak sentimendu hitza aurkitzean idatzita dagoen testu zatitxoko lehenengo puntuak. Baina benetan hori al da sentimenduen definizio egokia? Erosketak egitera egunero joaten den agureak baietz esango du, lanera autobusez joaten den emakumeak ezetz eta eskolan hasi berria den haurra, berriz, dudatan egongo da. Beraz, batek daki!
Bistan da sentimenduen esanahia oso irekia dela. Norberak uneoro sentitzen duen, baina, aldi berean, momentu batetik bestera alda daitekeen sentitzeko moduak batzen dituen, hitza baita.
Gehiago irakurtzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina