2014-11-06

XX. Gabonetako euskarazko ipuin lehiaketa

Mendaroko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta XX. Gabonetako Euskarazko Ipuin Lehiaketaren berri jaso dugu.
Lehiaketa hau Debabarreneko ikastetxeetako ikasleentzat da, eta 3 maila egongo dira:
- A maila: Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleentzat.
- B maila: DBHko 1. eta 2. mailako ikasleentzat.
- C maila: DBHko 3. eta 4. mailako ikasleentzat.

Lanak Abenduaren 5erarte jasoko dira.

Informazio gehiago nahi baduzue, erregistroa@mendaro.net helbidean lor dezakezue.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina