Bigarren alearen moduan, 'Hezurren ondarea' Fernando Reyk eta Mikel Vilchesek euskaratu dute. Aurenekoa 'Zaindari ikusezina' Josu Zabaletak itzuli zuen.
Duela hogeita hamar urte gertatutako benetako krimen bat dauka oinarrian nobelak. Sekta batek hildako haurtxo bat da aitzakia. Redondok gogoratu zuen prentsan kaleratutako albiste bat ikertzen jarraitu zuela, eta deskubritu zuela Lesakako (Nafarroa) baserri batean gertatu zela, eta hildakoa 14 hilabeteko neskatila bat zela: Ainara. «Kasua zabalik dago oraindik».
Iturria: Berria
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina