Jasone Osororen bisita izan dugu gure liburutegian. 50 ikasle egon dira berarekin saio eder batean. Ikasleek bere idazle esperientziaz eta idatzitako liburuez galdera ugari egin dizkiote. Jasonek azaldu dizkigu idazle bezala izan duen ibilbidea, liburu bat idazteko ideia nondik sortzen zaion, izaten dituen kezkak, zalantzak, zailtasunak eta beste hainbat bizipen. Entzundako guztia aberasgarri izan da dudarik gabe gure ikasleentzat eta, bereziki, idaz-zaletasuna sentitzen duten horientzat.
Mila esker, Jasone!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina