Urtarrilaren 31an izango da aurtengo 'Bertso Eguna'.
'Jolastu nahi' izenburupean
Kursaaleko oholtza gainean18:00etan hasiko den saioan hamabi aulki izango dira, ezberdin kokatuta eta kolore ezberdinetakoak denak. Saioan parte hartuko
duten hamabi bertsolarien artean punta-puntakoak dira batzuk —azken
hiru txapeldun nagusiak adibidez: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta
Amets Arzallus—; publiko zabalarentzat ez horren ezagunak beste batzuk.
Beste bi ekitaldi ere izango dira egunean zehar. Eguerdian 9 bertsolari arituko dira aire zabalean, Donostiako hiru gunetan, 12:00etan hasita.
Bestalde afaria eta festa izango dira Manteo kiroldegian gauean. Bat-bateko bertsoez gain, Oskar Estangak hainbat musikarirekin prestatutako Bat-batean saioa ikusteko eta entzuteko aukera izango da.
Iturria: Berria
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina