2015-05-05

Gipuzkoa Bertsotan txapelketa martxan

Iturria: Bertsozale. eus
74  bertsolarik parte hartuko dute, maiatzaren 9an Astigarragan hasiko den sailkapen fasean. Hilabeteko epean, maiatzaren 9tik ekainaren 6ra, 24 saio izango dira Gipuzkoan barrena, 12 herritan. Izan ere, herri bakoitzak bi saio hartuko ditu. Bi itzulitako txapelketa da Gipuzkoa Bertsotan. Bertsolariek bitan kantatuko dute, batean goizez, bestean arratsaldez. Bi saioetako puntuen batuketak emango du bertsolari bakoitzaren osoko puntuazioa eta horren arabera osatuko da sailkapena.

Sailkapen fasearen ondoren, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa Irailaren 20an hasiko da eta abenduaren 20an amaituko da, Donostian egingo den finalarekin.

Egutegi osoa, bertsolari, areto eta ordutegiekin hemen aurkituko duzu

Iturria: Sustatu

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina