Saioa Jauregik, Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko lehendakariak, Gipuzkoa Bertsotan saioen balorazioa egiten du. Saio hauek udazkenean hasiko den Gipuzkoako Txapelketarako sailkapena osatzeko asmoz egten ari dira.
Eta gustura dago emaitzarekin. Entzuleek ondo erantzun dutela dio, eta arratsaldeko saioetan jende
gehiago egon dela. Gainera, jende berri asko hasi omen da lanean ekintza honi esker,
batez ere epaile eta gai-jartzaile taldeetan.
Oholtzako
lanarekin ere gustura azaldu da. Gainera, txapelketan
esperientzia luzea dutenak eta hasiberriak elkartu direla oholtzan eta
zentzu horretan ere oso positiboa iruditzen zaio ekimena Saroi
Jauregiri.
Sakatu elkarrizketa eta bideoa ikusteko .
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina