2015-05-19

Liburu Gaztea Book-trailer sariak

Galtzaberrin azaldu dira aurtengo Liburu Gaztea Book-trailer  sarien irabazleak. Ikastetxeen kategorian Donostiako Zubiri-Manteo ikastetxeko DBH4ko Azaloreak taldearen lana izan da bozkatuena 32 botorekin, eta Norbanakoen kategorian Urnietako Gorka Curiel, Josu Ginez eta Lander Ciak osatutako ILUMINATIAK taldearen lana, 19 botorekin.

Azaloreak taldeak Patxi Zubizarretaren Atlas sentimentala (Alberdania, 1998) iburuari buruzko book trailerrarekin irabazi du. ILUMINATIAK taldeak, berriz, Joanes Urkixoren Gerlari zuria (Elkar, 2003) liburuaren book trailerrarekin lortu du saria.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina