2015-06-04

Argia, lurra, zuhaitza, zerua

Jon Gerediaga (Iturria: Berria)
 'Argia, lurra, zuhaitza, zerua' (Pamiela) du izenburu Jon Gerediagak argitaratu berri duen poema liburuak. Bere iritziz horiek dira benetan garrantzitsuak diren elementuak eta salbatu eta iraun beharrekoak. Naturako elementu horiek baliatu ditu «bizirik egotearen ajeez» hitz egiteko.

Jose Angel Irigarai Pamielako editorearen iritziz, aurreko lanetako poetikaren ezaugarriei eutsi die Gerediagak «Bere poesiagintzan heriotzaren kontrako antidoto bat bilatu nahi du; poesia bilakatzen du denbora harrapatzeko mugarri; bizitzari zentzu bat aurkitzeko erabiltzen du»

Iturria: Berria


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina