2015-10-15

"Inoiz egin dugun diskorik onena" Ze Esatek taldearen azkena

Iturria: Berria
Ska-reggae eta punk-rock doinuak entzuten dira 'Inoiz egin dugun diskorik onena'  Ze Esatek taldearen laugarren lan luzean. Taldeak gaur egun duen barietatea azalduz  hamar kantu bildu dituzte diskoan. «Aurreko diskoa irmoagoa, gogorragoa zen, eta estilo horretatik urrundu gara lan berrian», azaldu du Gilisagastik. Karlos Osinaga Txap-en laguntza izan dute «estilo nahasketa» hori ontzeko. Ia bi hilabete eman zituzten Tolosako Bonberenean grabatzen, «Lasai eta gustura gelditu gara emaitzarekin». 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina