2015-10-01

"Narrazioak eta olerkiak 2014" liburua argitaratu da

azkue3 txikia
Iturria: Euskaltzaindia
"Narrazioak eta olerkiak 2014" liburuan batzen dira Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak antolatutako 2014ko Resurreccion Maria Azkue sarietan irabazle izandako narrazioak eta olerkiak.

Urtero deitzen da sari hau, eta baita liburua argitaratu. Ekintzaren helburuak euskal irakurle gazteak literaturara bultzatzea eta zaletasuna indartzea dira.
narrazioak 2014 azala txikia
2014an, hauek izan ziren irabazleak: Maddi Aiestaran, Naia Aiestaran, Nerea Erdozain, Mikel Labaka, Ane Azpiazu, Leire Eizmendi, Oihane Gurrutxaga eta Johanna Ramirez. Arantxa Bastidak akzesita eskuratu zuen.

Epaimahaikideak hauek izan ziren: Yolanda Arrieta, Igone Etxebarria eta Manu Lopez Gaseni, A mailan; eta Joseba Butron, Amaia Jauregizar eta Jabier Kaltzakorta, B mailan.

Liburua eskuratzeko sakatu hemen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina