2015-11-10

"R. M. Azkue Literatura" Sarietarako deialdia

 "R. M. Azkue" Literatura Sarietarako lanak aurkezteko epea Abenduaren 16an bukaduko da. Idazle gazteei zuzendutako sariketa hau BBKk eta Euskaltzaindiak antolatzen dute urtero.
R. M. Azkue Sariek idazle gazteak literatura mundura erakartzea dute helburu nagusia. Sariketa hauetara euskaraz idatziriko edozein narrazio- edo olerki-lan aurkez daiteke, ondorengo adin mailen barruan:
  • A maila: 2002, 2003, 2004 eta 2005ean jaioak
  • B maila: 1998, 1999, 1999, 2000 eta 2001ean jaioak
Lan saritu guztiak argitaratuko dira, liburu batean. Epaimahaikoen erabakiak 2016ko otsailaren 28a baino lehen iragarriko dira.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina