2015-12-11

'Kearen fiordoa'

Iturria: Berria
Hau du izenburu Iñaki Petxarromanen lehen eleberriak. Egiazko gertakari historiko bat du oinarrian kontakizunak. 1615. urtean Islandian hil zituzten euskal baleazaleen istorioa. Idazleak azaldu zuenez ez da historia liburu bat, baina badu historia oinarrian. Gertakari hura kontatzeko eta irakurketa "errazago eta gozagarriagoa" egiteko fikziora jo du Petxarromanek, . Testuinguruarekiko, lekuekiko eta gertakari batzuekiko fidel jokatu duela, baina pertsonaia eta pasadizo batzuk ere asmatu dituela azaldu du egileak, eta "lizentzia batzuk" hartu dituela narrazioa harilkatzeko. Lana nobela historikoa edo abentura nobela gisa definitu daiteke.

Informazio gehiago: Berria

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina