2016-02-05

"Urruzunotarrak gehituz 2015-2016" lehiaketarako deialdia

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak antolatzen du ekimen hau. Bere helburua zera da; gure gazteen artean euskaraz idazteko zaletasuna bultzatzea.

Oinarri-arauetako batzuk hauek dira:
- DBHko 3., 4. mailako, Batxilergoko 1., 2. mailako eta Erdi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleek har dezakete parte.

- Literatura-lanek orijinalak izan behar dute, lehiaketa honetan izena emateko epea itxi arte bestelako literatura-saririk irabazi gabeak. Lanak euskaraz sortuak izango dira, bai poesiaz bai prosaz, betiere Euskaltzaindiak onartuta dauzkan ortografia eta gramatika arauak betez. Gaia librea izango da.

- Lanen neurriak hauek izango dira: 
Prosa:
- B kategoria: 4000-12000 karaktere, 1,5eko lerroartearekin (2 eta 6 orrialde bitartean, 12ko  hizkiarekin).
- A kategoria: 5000-15000 karaktere, 1,5eko lerroartearekin (3 eta 8 orrialde bitartean, 12ko
 hizkiarekin).

Poesia:
- B kategoria: gutxienez 50 lerro (Olerki bat baino gehiagoz osa daitezke).
- A kategoria: gutxienez 75 lerro (Olerki bat baino gehiagoz osa daitezke).

- Idazlana, dagokion CDa eta parte hartzeko orria bidaltzeko epea 2016ko urtarrilaren 13tik otsailaren 29ra artekoa da (biak barne).

- Saritutako lanen egileek bost eguneko prestaketa-egonaldian parte hartzeko aukera izango dute. Literatura-tailerraz eta idaztearekin zerikusia duen beste hainbat ekintzaz osatuko da egonaldi hori. Laguntzaile izango dute, uneoro, euskal idazle bat.

Informazio gehiago.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina