Formatu berria izango du Txapelketan eta 56 bertsolarik eman dute izena. Apirilaren 10ean hasiko da Berrizen, eta abenduan jokatuko da finala.
Aurtengo Txapelketa berrituta dator. Eskualde bakoitzak bere ekimena antolatu du, eta izaera propioa hartu dute txapelketa horiek. Hori dela eta, fase bat gehitu zaio Bizkaiko Txapelketari: Udabarriko Fasea.
Hurrengoa izango da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2016k izango duen egitura:
- Udabarriko fasea: apirilean eta maiatzean
- Udazkeneko fasea: urritik abendura
56 bertsolarik eman dute izena lehenengo fasean. Aipatu behar da eskualde guztietatik daudela ordezkariak, eta urte askotan parte hartu duten bertsolariak eta lehenengoz parte hartuko dutenak ere badaudela.
Lehen saioa Berrizen izango da Apirilaren 10ean. Hauek dira partehartzaileak:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina