
Liburuak 100 olerki inguru ditu bost ataletan banatuta. 'Geografia zartatuak' da lehenengo atala, eta urteak ihesean, erbestean, atxilotua eta errefuxiatuta egon direnen barne sentipenak aztertzen ditu. 'Ametsen itsasaldia'k lo edo esna egiten diren ametsez beterik dago. Nostalgia, damua eta oroitzapenak dira 'Amnesia izeneko erlojua' ataleko gaiak. Isiltasunaz ari da 'Mihia huelgan', eta atalik pertsonalena 'Eklipse bat nire ordenagailuan' da, idazle ibilbidean izan dituen gorabeherak azalduz.
Iturria: Berria
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina