2016-10-19

Euskadi Literatura sarietako irabazle berriak

Luis Garde, Xabier Olarra eta Gabriela Ybarra dira saritu berriak.


Euskarazko literaturaren arloan, Luis Garde (“Ehiztariaren isilaldia”, Pamiela) saritu dute. Luis Gardek Ezkaba mendiko San Kristobal kartzelan 1938an izandako ihesaren inguruko narrazioa egin du lanean. Epaimahaiaren iritziz, “liburu aberatsa da, sakona eta gogorra, irakurlearen kontzientzia astintzen duen urruneko sarraski lazgarriaren memoria etiko hurbila”.


Gaztelaniazko literaturarenean,Gabriela Ybarra (“El comensal”, Caballo de Troya)izan da saritua. Gabrielak heriotzarekin eta familiarekin daukan harremana ulertzen ahalegindu da, eta, horretarako, bi gertakari aztertu ditu: 1977an ETAk bere aitona hil izana eta 2011n bere ama minbiziaren ondorioz zendu zenekoa. 


Euskarazko literatura itzulpenaren sailean, Xabier Olarra (“Ulises”, Igela) saritu dute.Saria emateko ebazpenean jaso dutenez, “Ulises” monumentala euskarara ekartzea “ez zen dema makala”, “baina auzo-erdaretako bertsioak berdintzen eta inoiz are gainditzen dituen egokitasun miragarri batez emana datorkigu itzulpen honetan”. 


Zorionak hirurei

gabriela ybarra bilaketarekin bat datozen irudiak
Gabriela Ybarra
xabier olarra bilaketarekin bat datozen irudiak
Xabier Olarra
luis garde bilaketarekin bat datozen irudiak
Luis Garde

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina