2016-10-05

'Hika Teatroa'ren lan berria: 'Koaderno zuri'

'Hika Teatroa' taldeak larunbatean estreinatuko du Igorren 'Koadernoa zuri'. Ama zorrotz baten menpe hazitako bi alabaren istorioa kontatzen du antzezlanak.

Bat Afrikara joan zen amaren kontrolpetik ihes egiteko. Bestea etxean gelduti zen, bakarrik. Ama hilda, 25 urte beranduago topo egiten dute biek.

Arantxa Iturbek eta Agurtzane Intxaurragak idatzi dute testua. Intxaurragak zuzendu du lana, eta Miren Gojenola, Itziar Ituño eta Intxaurraga arituko dira aktore lanetan.

Ama zorrotz eta ultrakatoliko bat da lanaren ardatz nagusia, eta hasieran Federico Garcia Lorca-ren 'La casa de Bernarda Alba'ren moldaketa bat egitea ere pentsatu zuten. Baina buruari emanda, hemen ere bazirela era horretako pertsonaiak eta haietariko bat da antzezlanaren erdigunea.


Iturria: Berria, Hika teatroa

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina