2016-11-08

Elkarrek 'Xalbador'en lanak berrargitaratu ditu

Bere heriotzaren 40. urteurrenarekin batera Elkar argitaletxeak Xalbadorren hainbat lan berrargitaratu ditu. Hil zen egunean aurkeztu behar zen 'Odolaren Mintzoa' idatzizko bertsoen liburua, bere biografiaz osaturik. Orain, Elkar argitaletxeak berriz kaleratu du hainbat berrikuntzarekin. Horrez gain, Herria eta Hizkuntza bertso bilduma bi diskotan plazaratu du Elkarrek. 

'Odolaren mintzoa' liburuak Amets Arzallusen hitzaurrea du eta egiten den hirugarren argiltalpena da. Liburuak 36 kanturekin osatutako diskoa darama. Xalbadorrek berak hartutako grabazioak dira.

Iturria: Berria

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina