2017-03-09

'Mundu bat ahoz aho' dokumentala


Zazpi herrialdetako inprobisatzaileekin osatu du Beñat Gaztelumendi bertsolariak 'Mundu bat ahoz aho' dokumentala. Zazpi inprobisatzaile eta galdera bat: Zer batzen ditu eta zerk desberditzen ditu inprobisatzaileak?

Euskal Herriko, Herrialde Katalanetako, Sardiniako, Kurdistango, Kubako, Mexikoko eta Galesko inprobisatzaileek parte hartu dute lanean. Elkarrizketa luze bat egin diete inprobisatzaileei. Bertan, bakoitzaren esperientzia pertsonala azaltzen dute, eta bere lurraldean kantu inprobisatuak betetzen duen funtzioa. 

Gaztelumendik dionez, desberdintasunak desberdintasun, badute denek elkargune bat: «Funtsean, beti badago jolas bat edo hitzekin jolasteko gogo bat. Denek aipatzen dute hori»


Iturria eta informazio gehiago: Berria

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina