2017-04-12

Oihane Perea eta Julio Soto Arabako eta Nafarroako bertsolari txapeldunak



Oihane Perea da Arabako bertsolari txapeldun berria, Asier Otamendirekin buruz burukoa kantatu ondoren. Oihane Pereari Karla Santistebanek jantzi dio txapela.

Nafarroan, berriz, 1.300 bertsozale inguru bildu dira Iruñeko Anaitasuna kiroldegian, eta giro beroan jokatu da finala. Julio Sotok eta Eneko Lazkozek jokatu dute buruz burukoa. Azkenean, 925,5 puntu bilduta, Julio Sotok jantzi du txapela, Luzia Goñi 89 urteko bertsolariaren eskutik.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina