2017-10-09

Jasone Osorok eta Uxue Alberdik liburu bana kaleratu dute

'Eskularru beltzak' da Jasoneren azken lana. Gazteei zuzendutako bilduma baten hasiera da liburua. Zazpi pertsonaia nagusiren bueltan harilkatuko da bilduma. Istorio eta abentura ezberdinak egongo dira liburu bakoitzean baina boxeoa nabarmentzen da guzstietan. 
Beire ingelesa ikasteko udaleku batera bidali dute gurasoek. Bere institutuan gelako liderra den arren, udalekuan inork ez du aintzat hartzen, eta Baba izeneko mutil misteriotsu batengan aurkituko du babesa, boxeoa ikasteaz gainera.Etxera itzulita, bere betiko lagun Kar eta Leterekin batera, hirurek osatzen duten Sua taldea prest dago, berriz ere, institutuko izarrak izan eta egurra emateko, baina badirudi aurtengo ikasturtean gauzak desberdinak izango direla.

'Jenisjoplin' da Uxueren azkena, Nagore Vargas de liburuko protagonista. Baldintza makurrei aurre eginez zaildutakoa da Nagore Vargas, gaztaroa intentsitate handiz bizi izan dutenen grinarekin borrokatzera ohitua: autoritatearen kontra, benetakotasunaren bila, desafioek inarrosirik, barne bulkadaz, presaka maitatzen, bortizkeriari artez begira, arriskuari deika, edozertarako prest.    
Bilbora iritsi zenean hiri bat gatazkan zeukan deskubritzeko; zenbait iraultza eta abentura, engaiatzeko; gorputz bat, biolentziaren eta erotikaren artean jokoan jartzeko.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina