Jasonek 2 idazketa tailer izango ditu DBHn . Bat DBH 2. mailako ikasleekin eta bestea DBH 4. mailakoekin.
Tailer bakoitzak lau orduko iraupena izango du eta aste baten zehar izango da. Aste honetan 2. mailakoekin ari da lanean, eta datorren astean 4. mailakoekin arituko da.
Tailerretan, idazketaren 'sekretuak' partekatuko ditu ikasleekin. Idazketa literarioarekin baino gehiago, eguneroko idazketarekin lotuta egongo dira saioak. Azaldu nahi duguna antolatzen lagunduko ditu ikasleak eta antolaketaren ondoren paper edo pantaila zuriaren gainean nahi duguna hitzez azaltzen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina