Dantza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Dantza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2016-10-20

Gaur hasten da BAD (Bilboko antzerki eta dantza) jaialdia

Euskal Herriko  eta nazioarteko konpainien sorkuntza berriaren arteko programazio orekatua izango da Jaialdiaren aurtengo edizioaren ezaugarri nagusia. Bilboko Udalak antolatzen du BAD – Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdia. Urriaren 20tik 29ra izango da jaialdia eta dagoeneko ohikoak diren La FuNdicIOn, BilbaoArte edo Bilborock eszenatokietan izango dira emanaldiak. Aurten, eszenatoki berriak ere izango dira: Guggeheim museoko auditorioa, Campos Antzokia eta Pabellón 6.
BADen edizio berri horretan hogei konpainia inguru izango dira, eta ia erdia euskal eszena garaikidean sar daitezkeen artistak dira. 

2016-06-08

"Zurrunbilo" euskal produkzioen jaialdia Gasteizen

Unai Lopez de Armentia eta Marina Suarez Zurrunbilo jaialdiaren antolatzaileak.Jaialdia Ekainaren 13tik 19ra egingo da lehen aldiz Gasteizen. Parasite kolektiboak eta Baratze aretoak bultzatutako ekimena da. Jaialdian izango dira antzerki tailerrak, sorkuntzak dauden produktuen erakustaldiak, poesia antzeztu saioak, testu piezak, umorea, musika eta beste hainbat elementu.

Jaialdia urtero egiteko asmoarekin jaio da, euskarazko eta Euskal Herriko sorkuntza garaikidea bultzatze aldera.

Programazioa.

2015-09-18

'Dantza hirian 2015'

http://www.kulturklik.euskadi.net/wp-content/uploads/2015/09/Dantza-Hirian-cartel.jpgIrailare 19tik 27ra 'Dantza hirian 2015' jaialdia izango dugu Gipuzkoa eta Lapurdiko 8 hiritan: Donostia, Pasaia, Errenteria, Irun, Hondarribi, Hendaia, Donibane Lohizune eta Baionan. Dantza emanaldiez gain, 'master class' saioak eta argazki lehiaketa ere izango dira. Haurrentzako egitarau berezia izango da.

Jaialdiak gaur egungo dantzaren munduan herrialde nahiz nazioarte mailan ospe handia duten konpainia eta koreografo profesionalen proposamenak eskaintzen ditu. Arte mota hau ikertu eta gizarte-kohesiorako tresna gisa herritarrarengana hurbiltzen du jaialdiak.

Jaialdiaren egitaraua.
Dossierra

2015-05-19

Kukai Dantza taldeak 2 Max Sari jaso ditu

Kukai Dantza konpainiaren 'Gelajauziak' ikuskizunak 2 Max sari jaso ditu. Max Sariak estatuan taula gaineko arteei ematen zaizkien sari garrantzitsuenak dira. Aurtengo edizioan 'Gelajauziak' 2 sari jaso ditu: 
- Taulagaineko ikuskizunaren musika onenaren saria Sabino Bikandirentzat izan da.
- Dantza alorreko Jokalari-zerrenda onenaren saria Kukai Dantza Konpainiak jaso du.