Zinema etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Zinema etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2017-05-24

'Nur eta herensugearen tenplua' zineetan

Datorren ostiralean, ekainak 2, estreinatuko da Toti Martinez de Lezearen izen bereko liburuan oinarritutako luzemetraia. Filma Juanba Berasategik zuzendu du. Juanba aitzindaria izan da euskal animazioan, eta duel hilabete hil aurretik egina utzi zuen bere azken film hau.

Nur neskatxaren istorioaren berri emango du pelikulak. Gurasoekin Txinara joan eta jolas-parke erraldoia batean lagun baten urtebetetzea ospatzen ari diren bitartean, egun horretako protagonista desagertuko da. Haren bila labirinto batean murgildu dira, eta handik ateratzeko, asmakizun guztiak ebatzi beharko dituzte.

2015-10-15

"Loreak" Estatu Batuetako zirkuito komertzialean

Music Box Films etxeak Loreak banatuko du AEBetan, eta Jose Mari Goenagak eta Jon
Garañok zuzendutako pelikula komertzialki estreinatuko dute New Yorken eta Los Angelesen. Lehen emanaldia Paris Theatre aretoan izango da, hilaren 30ean, eta bigarrenaren lekua ez dute zehaztu oraindik, baina azaroaren 30ean proiektatuko dute.

2015-05-28

'Gernika' filma Bilbon grabatzen ari dira

Iturria: Berria
1.936ko gerran girotutako maitasun istorio bat kontatzen du Bilbon filmatzen ari diren filmak. Koldo Serra da zuzendaria eta bertan parte hartzen dute. Istorioa Kondor Legioak Gernika bonbardatu baino egun batzuk lehenago gertatzen da.

Informazio gehiago Berria-n.