Galtzagorri Elkarteak Klis-klasikoak liburu-sorta sortu zuen 2011n , eta bi urte hauetan zazpi liburu argitaratu dira bilduma honen barruan. Abenduaren 2an beste bi aurkeztuko dira.
Batetik, klasiko unibertsal bat euskaraz: Erein eta Igela argitaletxeek argitaratu duten Haizea sahats artean (9-12 urte bitartekoentzat). Kenneth Grahame idazlearen The wind in the willows (1908) klasikoaren itzulpena, Miren Arratibelek itzuli eta Elena Odriozolak ilustratua, gaztelaniazko edizioan argitaratu ziren irudiekin (El viento en los sauces, Grupo Anaya 2006).
Bestetik, euskarazko “klasiko” agortu baten berrargitalpena: Xabier Olasok idatzi, Agurtzane Villatek ilustratu eta Pamiela argitaletxeak argitaratutako Auskalo! Igarkizun eta aho-korapiloak (4-8 urte bitartekoentzat) liburuaren berrargitalpena.
Iturria: Galtzagorri
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina