2016-11-11

Leonard Cohen oroituz

leonard cohen bilaketarekin bat datozen irudiak
Lon Angeles'en hil da Leonard Cohen 82 urterekin. Bere musika eta abestiegatik izan da ezaguna. Baina idazle eta poeta bezala hasi zen, gero egin zuen musikara jauzia. 1956an argitaratu zuen lehen liburua 'Let Us Compare Mythologies', eta 1967an lehen diska 'Songs of Leonard Cohen'. Omenaldi gisa, hemen dituzue Xabier Letek euskaratutako olerki bat eta 'Suzanne' bere kantu ezagun baten bideoa


Bird on the wire

Txoriak kaiolan
mozkorrak gauez bezala
libre izan nahi nuen, alferrik.
Arrain bat amuan,
zaldun bat banintz bezala,
zugana itzuli naiz beti.
Krudel izan baldin banaiz
ahaz dezazun nahi nuke oraindik,
leial izan ez banintzen
zurekin leial nahi nuen izan.

Piztiak, urduri,
beldurrez, haurrak bezala,
puskatu dut emandako maitasuna.
Baina gaur zin dagit
xukatuko dizudala
gaizkiaz sortu nizun negarra.
Krudel izan baldin banaiz
ahaz dezazun nahi nuke oraindik,
leial izan ez banintzen
zurekin leial nahi nuen izan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina