2016-11-14

Sustrai Colina 'Xilaba'ko txapeldun

Huek dira Xilabako finalera iritsitako sei finalistak: Odei BarrosoMiren ArtetxeSustrai ColinaAmets ArzallusMaddalen Arzallus eta Xumai Murua.  

Buruz burukorako sailkatu dira azken bi Xilabako txapeldunak, Sustrai Colina eta Amets Arzallus. Bi ofizio eta bakarkakoaren ondotik, Sustrai Colinak jantzi du xapela.

1.600 ikusle baino gehiago bildu ziren arratsaldeko 5etan hasi zen saioa jarraitzeko.
Aurtengo Xilabak Mattin bertsolaria omendu du, eta honen semeak eman jarri dio txapela Sustrairi.

Hemen txapeldunaren azken agurra:
(Doinua: Martxa baten lehen notak)
Hain justu Trumpek jo duenean
mailuarekin iltzea
Marien Lepenek amestu ote
du Frantzia zuritzea?
Hiztegitatik kendu ote du
Rajoyk erabakitzea?
Normala ote da poliziak
senegaldar bat hiltzea?
Neri tokatu zait muga ertzean
sortu eta handitzea,
ta ikasi dut igurtzi ezkero
deusezten dela klitxea.
Gure herri honek badaki zer den
mututuei aditzea
ta harresiak atxeman arren
zubigintzan aritzea.
Iturria: Bertsozale.eus

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina