Fernando Morillo etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Fernando Morillo etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2014-05-21

'Santiago bidearen misterioa' Fernando Morilloren lan berria

Proiektu berrian sartuta, liburu berria argitaratu du Fernando Morillok. Liburua 'Santiago bidearen misterioa' da, eta 'Irakurketa Erraza' egitasmoan kokatzen da. Egitasmo hau
irakurtzeko arazoak dituztenei zuzenduta dago.



Liburuak Ulises marinel zaharraren eta Kemen mutil gaztearen bidaiak azaltzen dizkigu.
Bere itsasontzia hondoratu zenean, Ulises bakarrik atera zen bizirik, eta beldurra hartu zion bizitzari. Kemen, berriz, mutil gaztea eta irribarretsua da. Itxuraz, ezin zoriontsuagoa, bizitzaz eta bere neska-lagunaz maitemindua. Biak elkartuko dira Santiago Bidean, bakoitzak duen promesa sekretua betetzeko asmoz. 
Santiago Bideak magia egin dezake ibiltari bakoitzaren baitan.

Liburuaren lehen orriak irakurtzeko sakatu hemen.

2012-10-18

Sexi-menduz

Izenburua: Sexi-menduz

Idazlea: Fernando Morillo

Laburpena: Aitor, lehen, oso txarra zen neskekin ligatzen eta Unai berriz nahiko ona. Urteak pasaz, Aitor nesketan trebatu egin zen eta trebatzen zioan einean, eguneroko moduko bat idazten zuen. Orain, berriz, Unai da nesketan ibiltzen ez dakiena eta Aitorri laguntza eskatzen dio. Aitorrek bere egunerokoa ematen dio Unaik irakur dezan eta ikasgai inportanteak ikasten laguntzeko. Poliki-poliki, Unai, eguneroko atalak irakurtzen doa eta pixkanaka nesketan jarduten ikasten du. Bukatzeko neskalaguna aurkitu eta neskalagunarekin bizitzera joaten da Aitor bakarrik utzita.

Iritzia: Niri dexente gustatu zait eta nahiko interesgarria iruditu zait. Bi mutilen istoria hau, edonori gerta ahal litzaioke eta bizitzan gertatzen diren gauzak dira. Baina ez da aparteko gauzarik gertatzen. Beraz, bakoitzak dituen gustoak eta laburpena ikusirik, erabaki bezala; baina, nire gusturako ez da aparteko ezer. Zati konkretu batzuetan beste batzuetan baino gehiago gustatu bazait ere.

Iritzi emailea: Enara Agirrezabala