lehiaketak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
lehiaketak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2017-11-24

'Bosko Eguna' Literatura Lehiaketa

Egin ditugu, dagoeneko, "Bosko Eguna" Literatura Lehiaketara lanak aurkezteko saioak. Aurreko astean DBHn eta aste honetan Batxilergoan. Argazkian ikusten denez, Ezenarro eraikineko liburutegia lepo egon da, eta berdin gertatu zen Arreiturren.

Guztira  115 lan aurkeztu dira; 38 DBHko lehen zikloak, 28 bigarren zikloak eta 49 Batxilergoan. Azken urteotan bezala 5 atal daude lehiaketan; olerkia euskaraz eta gaztelaniaz, eta narrazioa euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez.

Aurtengo gaiak hauek izan dira:
o OLERKIA:  Oihu bat entzun da
o  POESÍA:  Versos de corazón
o  NARRAZIOA:  Hala ere, aurrera egin beharra dago …
o  NARRACIÓN:   Por la noche oigo voces … 
o  NARRATION:   Look, there is a message in the bottle!

Zorterik onena parte hartu duten guztiei!

2016-11-24

'Mugarik gabeko' ipuin lehiaketa

Txirula Kultur Taldeak Mugarik Gabeko Ipuin Lehiaketa antolatu du haurrentzako literaturgintza bultzatu nahian. Ekintza hau Otxarkoagako XXXVI. Umeen Jardunaldiaren barruan sartzen da. Jardunaldiak 2017ko maiatzaren  20 eta 21 ean izango dira.

Lehiaketa adin guztietako idazleentzat irekia dago eta ipuinak euskaraz edo gaztelaniaz aurkeztu daitezke ipuinak. Gai-zerrenda librea bada ere epaileek umeei zuzendutako ipuinak, baita bakea, tolerantzia, genero berdintasuna, giza eskubide eta ekologiari buruzko gaiak ere baloratuko dituzte. Lanak aurkezteko epea 2017ko urtarrilaren 31era arte irekia egongo da.

Informazio gehiago Txirula Kultur Taldearen blogean.

2016-09-02

"IV Gurasoei gutuna" lehiaketa

 Irrien Lagunen Klubak eta Ttiklik elkarguneak aukera emango dute gurasoei esan nahi dizkiegun hitzak gutun laburren bidez adierazteko "IV Gurasoei gutuna" Lehiaketaren laugarren aldian. Gurasoei omenaldi bat egiteko modua eskaintzen du lehiaketak, eta, era berean, idazteko zaletasuna indartzeko baliagarria da.

Ez dago sentimenduak adierazteko adinik: guztiek esan gura diegu zerbait gurasoei. Horregatik, ez dago lehiaketan parte hartzeko adin mugarik, mailaketa bat besterik ez: 6-11 urtekoen saila, 12-18 bitartekoena eta 18 urtetik gorakoena. Haur gazteagoen kasuan —0-7 urte bitartekoak—, gutuna idatzi beharrean, marrazkien bitartez adieraz diezazkiekete sentimenduak gurasoei.

Gutunak edo marrazkiak bidaltzeko epea irailaren 15etik azaroaren 10era izango da. Sari banaketa Azaroaren 26an egingo dute .

Iturria: Sustatu

2016-04-07

"Madelon sariak", gazteentzako literatura lehiaketa

EGHAM erakundean 5. "Madelon sariak" gazteentzako literatura lehiaketa deialdia kaleratu du.

Beste batzuen artean, hauek dira lehiaketak dituen arauak:
- 14 eta 25 urte bitarteko edozein gaztek parte har dezake.
- Lanak euskaraz zein gazteleraz aurkeztu ahal dira.
- 2 kategoria egongo dira: 14-17 eta 18-25 urte bitartekoak.
- 2 sari egongo dira kategoria bakoitzean: 1. saria 300 € eta diploma, 2. saria 150 €  eta diploma.
- Gaia librea izango da baina gai, lesbiana, bisexual edo transexualei buruz izan beharko du.
- Lanak Urriaren 31 baino lehenago aurkeztu beharko dira.

GAZTEENTZAKO
LITERATURA
LEHIAKETA
2016
“Madelon” sariak
Oinarriak

2016-02-05

"Urruzunotarrak gehituz 2015-2016" lehiaketarako deialdia

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak antolatzen du ekimen hau. Bere helburua zera da; gure gazteen artean euskaraz idazteko zaletasuna bultzatzea.

Oinarri-arauetako batzuk hauek dira:
- DBHko 3., 4. mailako, Batxilergoko 1., 2. mailako eta Erdi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleek har dezakete parte.

- Literatura-lanek orijinalak izan behar dute, lehiaketa honetan izena emateko epea itxi arte bestelako literatura-saririk irabazi gabeak. Lanak euskaraz sortuak izango dira, bai poesiaz bai prosaz, betiere Euskaltzaindiak onartuta dauzkan ortografia eta gramatika arauak betez. Gaia librea izango da.

- Lanen neurriak hauek izango dira: 
Prosa:
- B kategoria: 4000-12000 karaktere, 1,5eko lerroartearekin (2 eta 6 orrialde bitartean, 12ko  hizkiarekin).
- A kategoria: 5000-15000 karaktere, 1,5eko lerroartearekin (3 eta 8 orrialde bitartean, 12ko
 hizkiarekin).

Poesia:
- B kategoria: gutxienez 50 lerro (Olerki bat baino gehiagoz osa daitezke).
- A kategoria: gutxienez 75 lerro (Olerki bat baino gehiagoz osa daitezke).

- Idazlana, dagokion CDa eta parte hartzeko orria bidaltzeko epea 2016ko urtarrilaren 13tik otsailaren 29ra artekoa da (biak barne).

- Saritutako lanen egileek bost eguneko prestaketa-egonaldian parte hartzeko aukera izango dute. Literatura-tailerraz eta idaztearekin zerikusia duen beste hainbat ekintzaz osatuko da egonaldi hori. Laguntzaile izango dute, uneoro, euskal idazle bat.

Informazio gehiago.

2016-02-01

Drina Zubia 1. Literatura lehiaketa

Drina Zubia Kultur Elkartetik dagorkigu lehiaketa berri hau. Euskal Herrian kokatutako elkarte bat da Drina Zubia, eta bere helburua Balkaneetako kulturaren ezagutza zabaltzea da.

Lehiaketna edozein adineko pertsonak parte har dezake. Balkaneekin  lotuta dagoen edozein hartu daiteke idazlena egiteko. Eta genero aldetik fikzio zein ez-fikziozkoak lanak aurkeztu daitezke. Sari bakarra egongo da, 200 eurokoa. Lanak aurkezteko epea Martxoaren 31an bukatuko da.

Lehiaketaren ooinarriak.




2016-01-22

8. Elkar lehiaketa martxan

8. Elkar Ilustrazio eta Ipuin lehiaketa martxa da dagoeneko. Lehiaketa honetan hiru modalitate daude:
Ipuina Ilustratu: Haur hezkuntza eta Lehen
  Hezkuntzako 1,2,3 eta 4. mailetako haurrentzat.   Modalitate honetan haurrek Peru 
  Magdalenak idatzitako 'LOLO' ipuin laburra 
  ilustratu beharko dute. 

- Ilustrazioa ipuin bilakatu: LH ko 5. eta 6. 

  mailako ikasleei, eta DBHko 1. eta 2. 
  mailako ikasleei zuzenduta. Parte hartzaileek 
  Martintxo Altzuetak egindako marraki baten 
  oinarritutako ipuina idatzi behar dute.

- Komikia edo biñeta sortu: DBHko 3. eta 4. mailako ikasleentzako. Komikia edo biñeta 

   egiteko gaia hau da: "eta kultura zer?"

Lanak Apirilaren 15erako aurkeztu beharko dira.

Informazio gehiago

2015-12-20

‘Bosko Eguna’ Literatura Lehiaketa

Aste honetan egin ditugu ikasturteko ‘Bosko Eguna’ literatura lehiaketarako lanak idazteko saioak. Urtero bezala 2 atal egon dira: Narrazioa (euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez) eta Olerkia (euskaraz eta gaztelaniaz). Parte hartze ederra izan dugu aurten ere, 50 lanetik gora DBHn eta 30 Batxilergoan. Zorte on guztiei!


2015-12-04

Atal berriak "Bosko Eguna" lehiaketan

Booktrailer a Scuola
Book-trailer
Resultado de imagen de xakeaIkastetxearen eguna ospatzeko urtero egiten dugu 'Bosko Eguna' lehiaketa. Lehiaketa honetan hainbat atal edo 'joku' izaten ditugu: kirolaretik lotutakoak, sukaldaritzarekin, euskararekin, literaturarekin, ...



Azken urteetan ez da atal hauetan berrikuntza askorik izan, baina aurten hiru atal berri ditugu: Xakea, Booktrailer eta Argazki  multzo lehiaketak.

Saiatu eta zorte on!.