R.M.Azkue sariak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
R.M.Azkue sariak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2016-11-02

Resurreccion Maria Azkue Literaturaren 2016 sarien deialdia

Euskaltzaindia eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak egin dute 2016ko Resureccion Maria Azkue Literatura sarien deialdia. 

Sariketan bi genero saritzen dira: narrazioa eta poesia. Genero bakoitzak bi maila ditu: A maila (10 eta 13 urte bitarteko gazteentzat); eta B maila (14 eta 17 urte bitartekoentzat).

Sari hauetara euskaraz idatziriko narrazio zein olerki-lanak aurkez daitezke. Lanak originalak eta inoiz argitaratu gabeak izan behar dira. 

Lanak aurkezteko epea 2016ko abenduaren 23an amaituko da, eta erabakiak 2017ko martxoaren 15a baino lehen iragarriko dira. 

Bilbao Bizkaia Kutxak emango dituen sariak ondokoak izango dira: 

Maila eta genero bakoitzean: 1. saria 300 €, 2. saria 240 €, 3. saria 180 €.

Iturria: Euskaltzaindia


2015-11-10

"R. M. Azkue Literatura" Sarietarako deialdia

 "R. M. Azkue" Literatura Sarietarako lanak aurkezteko epea Abenduaren 16an bukaduko da. Idazle gazteei zuzendutako sariketa hau BBKk eta Euskaltzaindiak antolatzen dute urtero.
R. M. Azkue Sariek idazle gazteak literatura mundura erakartzea dute helburu nagusia. Sariketa hauetara euskaraz idatziriko edozein narrazio- edo olerki-lan aurkez daiteke, ondorengo adin mailen barruan:
  • A maila: 2002, 2003, 2004 eta 2005ean jaioak
  • B maila: 1998, 1999, 1999, 2000 eta 2001ean jaioak
Lan saritu guztiak argitaratuko dira, liburu batean. Epaimahaikoen erabakiak 2016ko otsailaren 28a baino lehen iragarriko dira.

2015-10-01

"Narrazioak eta olerkiak 2014" liburua argitaratu da

azkue3 txikia
Iturria: Euskaltzaindia
"Narrazioak eta olerkiak 2014" liburuan batzen dira Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak antolatutako 2014ko Resurreccion Maria Azkue sarietan irabazle izandako narrazioak eta olerkiak.

Urtero deitzen da sari hau, eta baita liburua argitaratu. Ekintzaren helburuak euskal irakurle gazteak literaturara bultzatzea eta zaletasuna indartzea dira.
narrazioak 2014 azala txikia
2014an, hauek izan ziren irabazleak: Maddi Aiestaran, Naia Aiestaran, Nerea Erdozain, Mikel Labaka, Ane Azpiazu, Leire Eizmendi, Oihane Gurrutxaga eta Johanna Ramirez. Arantxa Bastidak akzesita eskuratu zuen.

Epaimahaikideak hauek izan ziren: Yolanda Arrieta, Igone Etxebarria eta Manu Lopez Gaseni, A mailan; eta Joseba Butron, Amaia Jauregizar eta Jabier Kaltzakorta, B mailan.

Liburua eskuratzeko sakatu hemen.

2015-03-24

Azkue sariak banatu dituzte

Euskaltzaindiako Bilboko egoitzan banatu dituzte aurtengo Azkue Sariak. Martxoaren 18an banatu zituzten Euskaltzaindiak eta BBK Fundazioak antolatutako ekitaldian. Sari hauek idazle gazteak saritzeko pentsatuta daude eta 2 atal dituzte: Narrazioa eta Olerkia. Atal bakoitzean 2 maila daude.

Iturria: Plazaberri

2014-03-10

2013ko Azkue Literatura sariak banatu dituzte.

Martxoan 6an egin zen banaketa Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan. Resurreccion Maria Azkue Literatura Sariak Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak antolatzen dituzten . Sariok Gorka Martinez BBK Fundazioko buruak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak eman dituzte.
Iturria: Plazaberri agerkaria

2013-10-28

R.M. Azkue literatura sarietako epea zabalik

Ireki da Bilbao Bizkaia Kutxak eta Euskaltzaindiak antolatutako sari hauetako 2013ko ediziorako oinarriak eta lanak aurkezteko epea. Abenduaren 16ra arte egongo da irekita lanak aurkezteko epea.

azkue 2012 azala txikiaSai hauek idazle gazteei zuzenduta daude. Bi genero saritzen dira: narrazioa eta olerki. Genero bakoitzean 2 maila saritzen dira: A maila 11 eta 14 urte bitarteko gazteak, eta B maila 15 eta 18 urte bitartekoak.

Informazio gehiago hemen.

Lehiaketako oinarriak hemen.

2013-03-14

Azkue literatura sariak

Atzo,martxoak 13, Euskaltzaindiak banatu zituen 2012ko Azkue literatura sariak.

Hona hemen sarituen izenak:
2013-3-13 txikia 077A mailan, narrazioan: lehen saria: Gauza txikiak, Izar Foroni; bigarren saria: Altxa porru!, Iñaki Arizmendi; hirugarren saria: Bizi berri baten bila, Uxue Imaz.
A mailan, poesian: Ez da lanik aurkeztu.
B mailan, narrazioan: lehen saria: Metamorfosia, Garazi Mugarza; bigarren saria: Goian bego, Markel Txasko; hirugarren saria: 06:18, Maialen Akizu.
B mailan, poesian: lehen saria: Agerraldi perfektuenetan, Eider Perez; bigarren saria: Baztertutako zapata gehiago egon ez dadin, Maialen Elortza; hirugarren saria: Tangoaren eskean, Eider Perez.

Bestalde, epaimahaikoaren gomendioz, lan sarituez gain, ondoko lanak ere argitaratuko dira: Maialenen egunerokoa, Nerea Urrestilla; Abestia , Ana Zubiaurre; Errespetua, Olatz Erkoreka; eta Pierre Heme, Jon Foruria.

Iturria: Euskaltzaindia - Plazaberri

2012-10-22

R.M. Azkue sari deialdia egina dago

Aurten ere, BBK eta Euskaltzaindiak egin dute R.A. Azkue sarien deialdia. Sari hauetara euskaraz idatzitako olerki eta narrazioak aurkeztu daitezke.

Hauek dira sarietarako dauden  2 kategoriak:
  • A kategoria: 1999an, 2000ean, 2001ean eta 2002an jaio diren ikasleak
  • B kategoria: 1995an, 1996ean, 1997an eta 1998an jaio diren ikasleak 
Sari mamitsuak daude. Animatu.

Informazio gehiago.