bertsolaritza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
bertsolaritza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2017-04-12
Oihane Perea eta Julio Soto Arabako eta Nafarroako bertsolari txapeldunak
Oihane Perea da Arabako bertsolari txapeldun berria, Asier Otamendirekin buruz burukoa kantatu ondoren. Oihane Pereari Karla Santistebanek jantzi dio txapela.
Nafarroan, berriz, 1.300 bertsozale inguru bildu dira Iruñeko Anaitasuna kiroldegian, eta giro beroan jokatu da finala. Julio Sotok eta Eneko Lazkozek jokatu dute buruz burukoa. Azkenean, 925,5 puntu bilduta, Julio Sotok jantzi du txapela, Luzia Goñi 89 urteko bertsolariaren eskutik.
2017-03-20
Erabakita Arabako Bertsolari Txapelketako finalistak
![]() |
| Asier Otamendi |
Asier Otamendik irabazi du azken
finalaurrekoa Aramaion eta erabakita geratu da finaleko seikotea.
Asier
Otamendi, Oihane Perea, Serapio Lopez, Xabi Igoa, Iñaki Viñaspre eta Manex
Agirre dira 2017ko Arabako Bertsolari Txapelketako finalistak; apirilaren1ean,
jokatuko da finala Gasteizko Printzipal Antzokian.
Iturria: Arabako Bertsolari Txapelketa
2016-11-14
Sustrai Colina 'Xilaba'ko txapeldun
Huek dira Xilabako finalera iritsitako sei finalistak: Odei Barroso, Miren Artetxe, Sustrai Colina, Amets Arzallus, Maddalen Arzallus eta Xumai Murua.
Buruz burukorako sailkatu dira azken bi Xilabako txapeldunak, Sustrai Colina eta Amets Arzallus. Bi ofizio eta bakarkakoaren ondotik, Sustrai Colinak jantzi du xapela.
1.600 ikusle baino gehiago bildu ziren arratsaldeko 5etan hasi zen saioa jarraitzeko.
Aurtengo Xilabak Mattin bertsolaria omendu du, eta honen semeak eman jarri dio txapela Sustrairi.
Buruz burukorako sailkatu dira azken bi Xilabako txapeldunak, Sustrai Colina eta Amets Arzallus. Bi ofizio eta bakarkakoaren ondotik, Sustrai Colinak jantzi du xapela.
1.600 ikusle baino gehiago bildu ziren arratsaldeko 5etan hasi zen saioa jarraitzeko.
Aurtengo Xilabak Mattin bertsolaria omendu du, eta honen semeak eman jarri dio txapela Sustrairi.
Hemen txapeldunaren azken agurra:
(Doinua: Martxa baten lehen notak)
Hain justu Trumpek jo duenean
mailuarekin iltzea
Marien Lepenek amestu ote
du Frantzia zuritzea?
Hiztegitatik kendu ote du
Rajoyk erabakitzea?
Normala ote da poliziak
senegaldar bat hiltzea?
Neri tokatu zait muga ertzean
sortu eta handitzea,
ta ikasi dut igurtzi ezkero
deusezten dela klitxea.
Gure herri honek badaki zer den
mututuei aditzea
ta harresiak atxeman arren
zubigintzan aritzea.
Iturria: Bertsozale.eus
2016-10-06
Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren udagoieneko fasea
Bilboko Kafe Antzokian aurkeztu zen atzo goizean Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren udagoieneko fasea. Fase honetan 5 kanporaketa, 3 finalaurreko eta finala jokatuko dira. Prentsaurrekoan Asier Ibaibarriaga (Bizkaiko Bertsozale Elkarteko lehendakaria), Ione Narbaiza (Bizkaiko Bertsozale Elkartearen Sustapen arduraduna) eta Ana de Castro Bizkaiko Foru Aldundiaren euskara zuzendaria aritu dira.
Kanporaketetan 30 bertsolarik parte hartuko dute: inoiz finlista izandako bost, eta besteak Udabarriko Fasetik sailkatutakoak. Finalaurrekoetan 2014an finalista izan ziren bost bertsolari edukiko dituzte zain.
Iturria: Bizkaiko Bertsozale Elkartea
2016-10-04
'Hitzetik hortzera' saioaren denboraldi berria hasi da
Gonbidatuak bertsolaritzarekin duen lotura eta bertsolartzarekiko bere ikuspegia azalduko du, Bertsozaleak izango dira gonbidatuak, baina baita bertsoaren mundutik urrutiago dagoen jendea ere.
Iturria: Sustatu
2016-04-05
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2016 martxan

Formatu berria izango du Txapelketan eta 56 bertsolarik eman dute izena. Apirilaren 10ean hasiko da Berrizen, eta abenduan jokatuko da finala.
Aurtengo Txapelketa berrituta dator. Eskualde bakoitzak bere ekimena antolatu du, eta izaera propioa hartu dute txapelketa horiek. Hori dela eta, fase bat gehitu zaio Bizkaiko Txapelketari: Udabarriko Fasea.
Hurrengoa izango da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2016k izango duen egitura:
- Udabarriko fasea: apirilean eta maiatzean
- Udazkeneko fasea: urritik abendura
56 bertsolarik eman dute izena lehenengo fasean. Aipatu behar da eskualde guztietatik daudela ordezkariak, eta urte askotan parte hartu duten bertsolariak eta lehenengoz parte hartuko dutenak ere badaudela.
Lehen saioa Berrizen izango da Apirilaren 10ean. Hauek dira partehartzaileak:
2016-01-20
Nafarroako "Bardoak" Taldekako bertso txapelketa martxan
Urtarrilaren 22an, martxan jarriko da "Bardoak" Nafarroako taldekako bertso txapelketaren hirugarren edizioa eta martxoaren 19an Etxarri-Aranatzen jokatuko den finala bitartean 23 saio antolatuko dira.
16 taldek hartuko dute parte, guztira 121 parte-hartzailerekin. Horietatik 71 bertsolari aterako dira plazara, inoizko kopururik handiena, eta 20 kidek publiko aurrean lehenengoz kantatzeko pausua emango dute. Bardoek eskainiko duten saio kopurua ere ez da nolanahikoa, bi hilabetetan 23 saio izanen baititu taldekako txapelketak.
2015-11-24
Alaia Marti Gipuzkoako Bertso Txapelketa finalerako
![]() |
| Iturria: Kulturklik |
Hemen saian jasotako puntuazioak:
| BERTSOLARIA | PUNTUAZIOA |
| Alaia Martin Etxebeste | 504 |
| Agin Laburu Rezola | 496 |
| Ander Lizarralde Jimeno | 455,5 |
| Jon Martin Etxebeste | 451 |
| Beñat Iguaran Amondarain | 445 |
| Unai Gaztelumendi Arandia Informazio gehiago | 441 |
2015-06-11
Gipuzkoa Bertsotan 30 bertsolari sailkatuta
Gipuzkoa Bertsotan amaituta, 30 bertsolarik lortu dute Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkatzea. Horiek duela lau urteko Txapelketan sailkatze zuzena lortu zuten 13 bertsolariekin bat egingo dute. Irailaren 20ean hasiko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa.Iturria: Bertsozale Elkartea
2015-05-25
Gipuzkoa Bertsotan
Saioa Jauregik, Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko lehendakariak, Gipuzkoa Bertsotan saioen balorazioa egiten du. Saio hauek udazkenean hasiko den Gipuzkoako Txapelketarako sailkapena osatzeko asmoz egten ari dira.
Eta gustura dago emaitzarekin. Entzuleek ondo erantzun dutela dio, eta arratsaldeko saioetan jende gehiago egon dela. Gainera, jende berri asko hasi omen da lanean ekintza honi esker, batez ere epaile eta gai-jartzaile taldeetan.
Oholtzako lanarekin ere gustura azaldu da. Gainera, txapelketan esperientzia luzea dutenak eta hasiberriak elkartu direla oholtzan eta zentzu horretan ere oso positiboa iruditzen zaio ekimena Saroi Jauregiri.
Sakatu elkarrizketa eta bideoa ikusteko .
Eta gustura dago emaitzarekin. Entzuleek ondo erantzun dutela dio, eta arratsaldeko saioetan jende gehiago egon dela. Gainera, jende berri asko hasi omen da lanean ekintza honi esker, batez ere epaile eta gai-jartzaile taldeetan.
Oholtzako lanarekin ere gustura azaldu da. Gainera, txapelketan esperientzia luzea dutenak eta hasiberriak elkartu direla oholtzan eta zentzu horretan ere oso positiboa iruditzen zaio ekimena Saroi Jauregiri.
Sakatu elkarrizketa eta bideoa ikusteko .
2015-05-05
Gipuzkoa Bertsotan txapelketa martxan
![]() |
| Iturria: Bertsozale. eus |
Sailkapen fasearen ondoren, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa Irailaren 20an hasiko da eta abenduaren 20an amaituko da, Donostian egingo den finalarekin.
Egutegi osoa, bertsolari, areto eta ordutegiekin hemen aurkituko duzu
Iturria: Sustatu
2015-03-25
Bertsolari sario ederra Bergaran 27an
2015-03-23
Manex Agirre Arabako Bertsolari Txapelketako irabazle
![]() |
| Iturria: Arabako Bertsolari Txapelketa |
Marta Ugarte izan da aurkezlea eta Aintzane Irazusta gai-emailea. Sei bertsolariek ariketa puntuagarriak bukatuta, Manex Agirre eta Iñaki Viñaspre pasatu dira buruz-burukora. Azkenean, Manex Agirre nagusitu da eta txapelduna izan da.
Finaleko epaimahai 5 epaileekin osatuta egon da: Aitor Jimenez, Ekaitz Elorriaga, Mikel Fernandez de Arroiabe, Patxi Aizpurua eta Iker Elexpuru. Horrela lotu da sailkapena:
2015-03-16
Nafarroako Bertsolari Txapelketa finala erabakita
Atzo arratsaldean Burlatan jokatu zen finalaurrekoan Eneko
Lazkoz eta Oskar Estanga sailkatu dira martxoaren 28an Elizondon finala
jokatzeko. Lazkozek irabazi du azken finalaurrekoa, eta
Estanga izan da bigarrena (321,5 puntu).Martxoaren 28an Elizondon jokatuko den finaleko zortzikotea hau izango da: Julio Soto, Xabier Terreros, Eneko Lazkoz, Aimar Karrika, Ander Fuentes “Itturri”, Eneko Fernandez, Oskar Estanga eta Julen Zelaieta.
Iturria: Berria, Nafarroako Bertsolari Txapelketa
2015-02-24
Nafarroako Bertsolari Txapelketa
![]() |
| Iturria: Berria |
Ander Fuentes 'Itturri' eta Eneko Lazkoz nagusitu dira txapelketako azken final-laurdenetan. Saioak Lizarran eta Lakuntzan jokatu dira..
Honela erabakita dago finalaurrekoetako hiru saioetan zein bertsolarik kantatuko duten. Hiru saioak Berriozarren, Lesakan eta Burlatan izango dira.
2015-01-29
'Bertso eguna' 2015
Urtarrilaren 31an izango da aurtengo 'Bertso Eguna'. 'Jolastu nahi' izenburupean Kursaaleko oholtza gainean18:00etan hasiko den saioan hamabi aulki izango dira, ezberdin kokatuta eta kolore ezberdinetakoak denak. Saioan parte hartuko
duten hamabi bertsolarien artean punta-puntakoak dira batzuk —azken
hiru txapeldun nagusiak adibidez: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta
Amets Arzallus—; publiko zabalarentzat ez horren ezagunak beste batzuk.
Beste bi ekitaldi ere izango dira egunean zehar. Eguerdian 9 bertsolari arituko dira aire zabalean, Donostiako hiru gunetan, 12:00etan hasita.
Bestalde afaria eta festa izango dira Manteo kiroldegian gauean. Bat-bateko bertsoez gain, Oskar Estangak hainbat musikarirekin prestatutako Bat-batean saioa ikusteko eta entzuteko aukera izango da.
Iturria: Berria
2014-12-16
Gabonetako lehiaketak
Harpidetu honetara:
Iruzkinak (Atom)









