literatura etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
literatura etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2018-06-12

Elgoibarko I. Idazlan lehiaketaren sariak

Eider Ansola
Marian Ahdadou
Alain Rodriguez

Duela gutxi, maiatzaren 29an, banatu dira Elgoibarko I Idazlan lehiaketaren sariak. Gure ikastetxeko 3 ikaslek jaso dute saria lehiaketan: DBH 2. Mailako Eider Ansolak, Marian Ahdadouk eta Alain Rodriguezek. Batxilergoko beste ikasle batek, Iñigo Otaegik, aipamen berezia jaso du bere taldean.

Elkarrizketatu egun ditugu eta sariarekin oso gustura daudela azaldu digute. Lan on bat egiteak merezi izan duela ordainetan horrelako sari bat jasotzeko.

Batzuk esan digute aurretik ere sariak jaso dituztela. Alainek Mendaron 10 urterekin lortu zuen sari bat eta azken Gabonetan beste bat. Marianek, aldiz, Institutuko literatur lehiaketan lortu ditu sariak, olerki mailan bat eta narrazioan beste bat.

Nahi dutena eta nahi duten eran gauzak azaltzeko aukera ematen dielako gustatzen zaie idaztea. Beraiei gertatzen zaiena idazteko aukera izatea ere gustuko dute.

Oso ezberdinak izan dira idazlanetan jorratu dituzten gaiak. Eiderren lanean orain landetxea den baserriko famili baten arazoa azaltzen da. Marianek aita hil egin zaion neska bati buruz idatzi du; aita nork hil zuen ikertzen ari da neska. Ideia Pretty Little Liars serietik eta anai-arrebei gustatzen zaizkien gaietatik atera omen du. Alainek bat-batean gaixotasun bat duela esaten dioten mutil bati buruz idatzi du. Mutila beheraldi baten sartzen da baina azkenean denbora aprobetxatu behar duela konturatuko da.

Zorionik beroenak laurei eta segi horrela!



2018-06-08

2017-18 ikasturteko liburu gustukuenak


Hau da ikasturtean zehar luburutegitik mailegatu eta ikasleentzat gustukuen izan diren liburuen zerrenda. Ikasleek 1etik 5era puntuatzen dituzte liburuak, eta bertan azaltzen diren guztiek  4 baino bataz-besteko altuagoa lortu dute.

Zerrendan euskara, gaztelania eta ingelesez irakurritako liburuak azaltzen dira. Liburu bakoitzaren orrialdean dagoen informazioa hau da: idazlea, argitaletxea, generoa  eta berri laburra.

Aipamen berezia merezi du Jasone Osoro elgoibartar idazleak, 6 liburu sartu baititu zerrendan: Jara, Jara Bartzelonan, Jara bikiak eta bikoteak, Jara live, Ezekiel nora ezean eta Eskularru beltzak I. Garbi dago irakurle gazteen artean arrakasta handia duela. Zorionak!


2018-05-24

Liburuen udaberriko berri laburrak

 Udaberriko berri laburrak
Liburuaren azaleko irudia sakatuz, 'El templo de las mil puertas' gazte literatura aldizkariak  egin dituen liburuen udaberriko berri laburrak izango dituzue.

2018-05-22

Aldizkariaren udaberriko alea

 templo 1000 puertas  n.63
'El templo de las mil puertas' gazte literaturako aldizkariak 63. zenbakia kaleratu du. Alearen orrialdera iristeko sakatu azaleko irudian .

2018-02-16

Erein argitaletxearen liburu berriak batxilergorako


Titulu hauek argitaratu ditu Erein argitaletxeak batxilergoko ikasleei zuzenduta 4nak bilduman.

  • Albert Camus-en 'Arrotza'
  • Frank Kafkar-en 'Metamorfosia'
  • Herman Melville-ren 'Bartleby eskribatzailea'  
Hirurak dira literatura unibertsaleko lan ezagunak, bakoitza bere garai eta estiloko adierazle.

El templo de las mil puertas 61. zenbakia

 El templo de las mil puertas 61. zenbakia
el templo de las mil puertas 61

2018-02-08

'Bosko Eguna' literatura lehiaketako sari banaketa

Hemen sari banaketako argazki bilduma eta saridunen zerrenda. Zorionak guztiei eta eskerrak sariketan eta  antolaketan parte hartu duten guztiei.
DBH 1. zikloa:

  • Olerkia:
    • 1. Saria: Maddi Arriola Mendieta, DBH 2C
    • 2. Saria: Mariam Ahdadou, DBH 2B
  • Poesía:
    • 1. Saria: Kevin Gil Lujan, DBH 1B
    • 2. Saria: Marina Flores Capobianco, DBH 1A
    • 3. Saria: Sabah Shahzadi, DBH 2A
  • Narrazioa:
    • 1. Saria: Aitor Urteaga Ansola, DBH 1D
    • 2. Saria: Judit Araujo Gómez, DBH 2D
    • 3. Saria: Leire Sasiain Uranga: DBH 2B
  • Narración:
    • 1. Saria: June de Diego Requena, DBH 2B
  • Narration:
    • 1. Saria: Maider Gallastegi Urteaga, DBH 1C
    • 2. Saria: Naroa Gomez Arrieta, DBH 2B
    • 3. Saria: Miren Pulido Errasti, DBH 1B
DBH 2. zikloa:

  • Olerkia:
    • 1. Saria: Leire Godoy Gómez, DBH 4B
    • 2. Saria: Beñat Fernández Loiola, DBH 3C
    • 3. Saria: Aimar San Martin Larrañaga, DBH 3A
  • Poesía:
    • 1. Saria: Naroa Zubia Prol, DBH 3B
    • 2. Saria: Andres Borrazas Rico, DBH 3C
    • 3. Saria: Isabelia Ramírez Chavarria, DBH 3D
  • Narrazioa:
    • 1. Saria: Arkaitz Uranga Urbieta, DBH 4B
    • 2. Saria: Goiatz  Andonegi Arroitaonandia, DBH 3A
    • 3. Saria: Selma San Miguel Vega, DBH 3D
  • Narración:
    • 1. Saria: Sara Nogales Migales, DBH 3C
    • 2. Saria: Aintzane Rodríguez Aguayo, DBH 3B
    • 3. Saria: Naroa López Saborido, DBH 3A
  • Narration:
    • 1. Saria: Lara Santaren Mancisidor, DBH 3C
    • 2. Saria: Ruth Larrañaga Escobal, DBH 3A
    • 3. Saria: Amanda Caro Garcia: DBH 3B

Batxilergoak:

  • Olerkia:
    • 1. Saria: Itsaso Iciar Lazkano, Batx. 2A
    • 2. Saria: Leire Gabiola Fernández, Batx. 2E
    • 3. Saria: Irene Makazaga Núñez, Batx. 2B
  • Poesía:
    • 1. Saria: Naia Fernández Arakistain, Batx.1B 
    • 2. Saria: Naia Aizpurua Garro, Batx. 2B
    • 3. Saria: Ainhoa Ramos Moreno, Batx. 2E
    • Epai-mahaiaren sari berezia: Lore Gerrikagoitia Beitia. Batx. 1D
  • Narrazioa:
    • 1. Saria: Julia Ron Soto, Batx. 2B
    • 2. Saria: Malen Oiartzabal Zinkunegi, Batx. 2E
    • 3. Saria: Maddalen Laskurain Avisoiz, Batx. 1E
  • Narración:
    • 1. Saria: Ane Moreno Oya, Batx. 2D
    • 2. Saria: Jara Larrañaga Escobal, Batx. 1D
    • 3. Saria: Zorione Cuesta Alberdi, Batx. 1B
  • Narration:
    • 1. Saria: Sara Lili González, Batx. 2B
    • 2. Saria: Beñat Garate Pérez, Batx. 2E
    • 3. Saria: Maria Elkoro-Iribe Iriondo, Batx. 2A

2017-11-02

'Casting-a' "Eskularru beltzak" bildumako bigarrena kalean

Jasone Osorok kaleratu berri du 'Casting-a'. Liburua "Eskularru Beltzak" bildumako bigarrena da, eta lehenengoa udaberriak katelatu zuen.
Berak azalduko dizue bere liburu berria inork baino hobeto:

2017-10-25

'Jenisjoplin' dela eta elkarrizketa Uxue Alberdiri

«Saiatu naiz mina agerian uzten, gardena izaten, baina dramarik gabe»Honela dio Uxuek bere liburu berriari buruz egin dioten elkarrizketa interesgarri honetan. 

Elkarrizketa irakurtzeko: Naiz.eus

2017-10-19

Letren Txokoa

Uxueren azken liburuaren (Jenisjoplin) aurkezpena gaur dela eta Jasonek duela gutxi gazteentzako liburu berria (Eskularru beltzak) kaleratu duela aprobetxatuz, helduentzako idatzi dituzten liburuak apaletatik atera eta jendeaurrean ikusgai jarri ditugu Ezenarro eraikuntzan daukagun Letren Txokoan.

2017-10-17

Euskal komikiaren historia Bilbon

Mikel Begoña eta Kike Infamek osatu dute Euskal Komikia 1975-2017 erakusketa, eta Bilboko Foru  Liburutegian ikusgai egongo da Urriaren 27arte.

Mikel Begoña gidoilariak dio Franco hil ondoren Euskal Herrian argitalpen berriak agertu zirela, eta abagune horretan indartu zela euskal komikigintza ere. Azken lau hamarkadetan euskal komikigintzak emandako uztaren erakusleiho bat da erakusketa. Badago-eta zer irakurri, Begoñaren hitzetan. «Komikigintza irakurleen artean zabaltzea besterik ez da falta, produktua egon badagoelako, eta kalitate onekoa, gainera»

Iturria: "Berria"

2017-10-11

Katalogazio berriak liburutegian

Hemen ikasturte haseratik liburutegian katalogatu berriak ditugun liburuak. Denetarik dago: 3 hizkuntza, ikasketetarako, aisirako, berriak, ez hain berriak, abentura, beldurra, emozioak, gaztetxoentzako, gazteentzako, hain gazteak ez direnentzako ... Begiratu, begiratu ...
DBH 
BATX

2017-10-09

Jasone Osorok eta Uxue Alberdik liburu bana kaleratu dute

'Eskularru beltzak' da Jasoneren azken lana. Gazteei zuzendutako bilduma baten hasiera da liburua. Zazpi pertsonaia nagusiren bueltan harilkatuko da bilduma. Istorio eta abentura ezberdinak egongo dira liburu bakoitzean baina boxeoa nabarmentzen da guzstietan. 
Beire ingelesa ikasteko udaleku batera bidali dute gurasoek. Bere institutuan gelako liderra den arren, udalekuan inork ez du aintzat hartzen, eta Baba izeneko mutil misteriotsu batengan aurkituko du babesa, boxeoa ikasteaz gainera.Etxera itzulita, bere betiko lagun Kar eta Leterekin batera, hirurek osatzen duten Sua taldea prest dago, berriz ere, institutuko izarrak izan eta egurra emateko, baina badirudi aurtengo ikasturtean gauzak desberdinak izango direla.

'Jenisjoplin' da Uxueren azkena, Nagore Vargas de liburuko protagonista. Baldintza makurrei aurre eginez zaildutakoa da Nagore Vargas, gaztaroa intentsitate handiz bizi izan dutenen grinarekin borrokatzera ohitua: autoritatearen kontra, benetakotasunaren bila, desafioek inarrosirik, barne bulkadaz, presaka maitatzen, bortizkeriari artez begira, arriskuari deika, edozertarako prest.    
Bilbora iritsi zenean hiri bat gatazkan zeukan deskubritzeko; zenbait iraultza eta abentura, engaiatzeko; gorputz bat, biolentziaren eta erotikaren artean jokoan jartzeko.


2017-10-02

2017ko Euskadi Literatura Sarien irabazleak

Arantxa Urretabizkaia, Asier Serrano eta Fernando Aramburu idazleek irabazi dituzte aurtengo Euskadi Literatura Sariak, Euskarazko Saiakera, Euskarazko Literatura eta Gaztelaniazko Literatura sailetan. Hain zuzen ere, Bidean IkasiaLinbotarrak eta Patria liburuengatik jaso dituzte sariak.

2017-05-09

El templo de las mil puertas

Sarean dago 'El templo de las mil puertas' gazte literatura aldizkariaren 57. alea.
 El templo de las mil puertas 57
Alearen informazio gehiago lortzeko azaleko irudira jo.

2017-05-04

Zarauzko Literaturia jaialdia maiatzaren 25etiaiatk 28ra

Donostiako Katixa liburutegian egin dute jaialdiaren aurkezpena. Ana Galarraga antolatzeileak azaldu duenez 'Literatura gure isla da' izango da aurtengo leloa; literatura hainbat modutan islatzen dela diote, eta horrela egiteko asmoa dute.

Aurkezpenean egon ziren Irati Jimenez idazlea eta Petti musikaria,maiatzaren 26an taularatuko duten 'Nigan, ispilu batean bezala' ekitaldiaren lagin bat azaltzen.

Jaialdia Euskalduna tabernan hasiko da
Markos Gimenoren 'SkizopozikS' errezital esperimentalarekin. Euskalduna tabernaz aparte, Modelo aretoan, Garoa liburudendan eta musika plazan izango dira emanaldiak.              
                                                     
Aurtengo jaialdian izango dira, besteak beste, Artedrama Arte Eszenikoen Plataforma Unai Iturriagak idatzi eta Manex Funchsek zuzendutako Hozkailua lan berriarekin, Ander Lipus eta Patricia Urrutia aktore lanetan, Bihotz Bakartien Kluba Amaia Lasaren eta beste zenbait emakume idazleren ahotsak  Aginako zero bat emanaldi musikatua oholtzaratuz, Joxe Azurmendik 1968an argitaratutako Manifestu atzeratua-ren irakurketa gaurkotua eginez Manex Agirre eta Gaizka Amondarain, Lou Topet, beste hainbat artistaren laguntzaz, Pete Seeger musikariari omenduz, Iban Zaldua eta Miren Gorrotxategi  literatura hizpide hartuz Sakaponera, memoriaren ispiluarekin emanaldiarekin.

Literaturia 2017 - Isla hadi from literaturia on Vimeo.

2017-03-14

'Elkar' aldizkariaren 47 alea


Sarean dago "Elkar" argitaletxeak argitaratzen duen 47. alea PDFa, 2017ko udaberrikoa.
Ale honetan dira, besteak beste, Arantxa Iturberi egindako elkarrizketa 'Koadernoa zuri' antzerki eta liburuaren inguruan, Kattalin Minerri egindakoa Igartza Saria jaso duen 'Nola heldu naiz ni honaino' liburuaren argitalpenarekin lotuta, Anjel Lertxundiren 'Literatura eta mundua abezean emanak' artikulua, argitaratu diren eta argitaratzekoak diren nobedadeen berri, liburuei buruzko iruzkinak, ...

2017-03-08

Literatura Unibertsala eLiburutegian


eLiburutegia plataforman eskuragarri jarri dira Literatura Unibertsala bildumako 60 liburu. Liburuak Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen elkarteak egindako itzulpengintzaren lanaren parte dira. Argitaratu diren itzulpenek bizirik jarraitzeko, ale hauek eskura jarri dira formatu digitalean Kultura Sailburuordetzarekin lankidetzan.

Otsailaz geroztik, Literatura Unibertsala bildumako 60 liburu eLiburutegia plataforman eskaintzen dira, ePub formatuan, doan eta denbora mugarik gabe deskargatzeko moduan.


Hemen dira irakurgailura ekartzeko moduan dauden liburuak,

Informazio gehiago.

2017-02-02

'Bosko Eguna' literatura lehiaketa

Banatu berri ditugu ikasturte honetako “Bosko Eguna” literatura lehiaketako sariak. Aurten, batera egin dugu saridunen izenak jakinarazteko eta aurkeztutako lan guztiekin egindako liburuen banaketa saioa.

2 arlo izaten ditu lehiaketak: olerkia (euskaraz eta gaztelaniaz) eta narrazioa (euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez). Ikasturte honetan inoiz izan dugun partaidetza handiena izan dugu, 100 ikaslek hartu dute parte lehiaketan. Zorionak guztiei, egindako lana bikaina izan delako!.


Hau da parte-hartzaile guztien zerrenda