liburutegia etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
liburutegia etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2018-06-11

Udarako liburu gomendatuak


Hemen duzue Eskola Liburutegietako koordinakundeak sortu duen udarako liburu gomendatuen gida. Adin giztietarako irakurketak daude. Aukeratu udarako liburuak!

2018-06-08

2017-18 ikasturteko liburu gustukuenak


Hau da ikasturtean zehar luburutegitik mailegatu eta ikasleentzat gustukuen izan diren liburuen zerrenda. Ikasleek 1etik 5era puntuatzen dituzte liburuak, eta bertan azaltzen diren guztiek  4 baino bataz-besteko altuagoa lortu dute.

Zerrendan euskara, gaztelania eta ingelesez irakurritako liburuak azaltzen dira. Liburu bakoitzaren orrialdean dagoen informazioa hau da: idazlea, argitaletxea, generoa  eta berri laburra.

Aipamen berezia merezi du Jasone Osoro elgoibartar idazleak, 6 liburu sartu baititu zerrendan: Jara, Jara Bartzelonan, Jara bikiak eta bikoteak, Jara live, Ezekiel nora ezean eta Eskularru beltzak I. Garbi dago irakurle gazteen artean arrakasta handia duela. Zorionak!


2017-12-26

"BoskoEguna" txapelketako xake partidak

Jarraitzen dugu "Bosko Eguna"eko atal ezberdinetako txapalketekin. Liburutegian DBH 1. zikloko xake jokaldiak egin dira. Jokalariak konzentratuta, eta ikusleak ere bai.




2017-06-23

Eskola liburutegirik gabe geratu al dira gue seme-alabak?

'Liburutegiei arnasa emateak egon behar luke kulturari arnasa eman nahi dion zeinahi gobernuren lehentasunen artean, horietan aurkituko duelako pertsona orok ezagutza idatzirako sarrera, bere jatorri edo maila soziala zeinahi delarik ere.'

Cira Crespok idatzitako artikulu interesgarri baten hasiera da aurrekoa. Cira historialari eta gurasoa da. Artikulua liburutegien garrantzia eta sorreratik abiatzen da. Historiak zehar liburutegiek bete duten rola azaltzen du eta, bukaeran, gaur egungo eskola liburutegietan  jartzen du indarra. Eskola liburutegien garrantzia, betetzen duten funtzioa eta dauden egoera azaltzen du.

Eskola liburutegiek daramaten gainbehera jarraituz artikuluaren izenburuaren erantzuna baietzkoa izango dela esango nuke, eta ez da izango liburutegietan lanean ari direnen eta eskola liburutegiak dituzten ikastetxeen liburutegi proiektuekin jarraitzeko gogo faltagatik.

Sakatu hemen artikulu osoa irakurtzeko.

2016-09-27

Erabiltzaileen formazioa liburutegian

Aurten ere egin dugu Arreiturre liburutegian DBH 1. mailara etorri zaizkigun ikasle
berrien formazio saioa.

Hau da saio honetan azaldutakoa:
-     -  Liburutegiko gida didaktikoa,
-    -   Liburutegiko arauak.
-    -  Liburuen sailkapena eta antolaketa.

-    -  Liburutegiko zerbitzuak. 

2016-06-06

Ikasturteko lanen erakusketa

Joan den astean Arreiturreko liburutegian egin dugu ikasturtean zehar DBHko ikasleek egin dituzten hainbat lanen erakusketa. Hemen azaldutakoa baino askoz lan gehiago egin izan dute ikarturtean zehar, lan batzuek azaltzeko formatoan eginak izan dira, Hauek dira, hain zuzen. erakusketan jarri diren lanak. Urtero egiten dugun erakusketa hau ikasturtea azken txanpan dagoen seinale izaten da. Eskerrak eta animo guztioi!

2016-05-05

Liburuaren Nazioarteko Eguna - Liburu banaketa

Aurten ere, Liburuaren Nazioarteko Egunean egin dugu "Bosko Eguna" literatura lehiaketara aurkeztutako lanekin osatutako liburuaren banaketa.

Etapa bakoitzeko ordutegia dela eta, bi saio egin ditugu. Bata Ezenarro eraikuntzaren areto nagusian Batxilergoko lan aurkezleei liburua banatuz, eta bestea Arreiturreko liburutegian DBHkoei zuzenduta. Ikasleek pozik eta ilusioz jasotzen dute beraien lana azaltzen duen liburua.

Lehiaketa ikastetxeko liburutegiak eta hizkuntzetako mintegien elkar-lanaz antolatzen dugu eta liburua argitaratzeko "Arreiturrekoak" guraso elkartearen laguntza jasotzen dugu.

Hemen duzue ekitaldi bietako argazki bilduma.

2016-04-27

Poesia errezitaldia liburutegian

Gaztelera mintegitik Poesia errezitaldiak antolatu ditu 4.mailako ikasleeentzat.

Liburutegian izan da lehenengoa eta giro polita sortu zen.

AdolfoCastaños eta Marian Igartuarekin poesiaren balioaz hitz egin genuen, idazle ezagunen poemak errezitatzearekin batera.

Eskerrik asko, Marian eta Adolfo!

Entrega, pero no esperes;
da y no digas dame a mí;
sé consecuente en tus actos
y arrastrarás el sentir.

2015-06-19

Irakurle Finak Saria

Ikasturtea bukatzen ari dela-eta, gertatutakoa gainbegiratzeko ordua iritsi da. Gainbegirada horrek azaldu digu liburutegitik mailegu gehien egin duten ikasleen izenak. Irakurketarako zaletasun hori saritzeko atzo banatu genituen 'Irakurle Finak Sariak'. Hauek izan dira sarituak:
- 1. saria: Nerea Arriola
- 2. saria: Arkaitz Uranga
- 3. saria: Maria Beraza

Zorionak hirurei!


2015-05-11

Liburutegiko katalogoa sarean

Gaurtik aurrera, gure liburutegiko katalogo osoa sarean kontsultatu daiteke. Horrela jakin ahal izango da zer liburu ditugun, eta mailegatu nahi duzun liburu hori daukagun edo ez.

Horretarako ezkerraldean dagoen gure logoaren irudia sakatu eta zuzenean katalogoaren orrira iritsiko zarete. Informazioa 3 ataletan kontsulta daiteke:
- Izenburua/titulo
- Idazlea/autor
- Argitaletxea/editorial

Atal bakoitzean izena ahalik eta zehatzena sartu behar da. Hiru ataletan batera jar daiteke nahi duguna.
Emandako baldintzen arabera libururik dagoen eta zenbat liburu dauden jasotzen dugu. Sakatu irudian orriaren informazioa ikusteko.

Katalogoa