Danele Sarriugarte etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Danele Sarriugarte etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2015-05-07

Danele Sarriugarte Zilarrezko Euskadi saria

Danele Sarriugarteren Erraiak nobelak irabazi du Gipuzkoako liburu saltzaileen gremioak urtero Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira ematen duen Zilarrezko Euskadi saria.

Lehen, Liburuaren Egunean gehien saltzen ziren liburuak saritzen zituzten, baina duela hiru urte aldatu egin zuten saria emateko irizpidea. Orduz geroztik, kalitatezkoak diren liburuei beste aukera bat emateko helburua du sariak.

Iturria: Berria

2014-05-06

Danele Sarriugarteri elkarrizketa

'Erraiak' argitaratu berria duela-eta, elkarrizketa egin diote Danele Sarriugarteri (Elgoibar 1989) Berria egunkarian. Liburuaren nondik norakoak jakiteko bidea ematen du, argitalpena  nola bizi izan duen, kritikak esan duena eta beste hainbat informazio interesgarri.

Elkarrizketa 'Berria'n.

2014-02-21

Udaberrian literatura uzta berria dator

Joe Eugi - Diariovasco.com
Argitaletxeak ari dira prestatzen udaberrian aterako dituzten liburu berriak. Haur eta Gazte literaturari dagokionez, zerrenda luzea da.

Testuen egileen artean Uxue Alberdi, Pello Añorga, Leire Bilbao, Joxemari Iturralde, Xabier Mendiguren Elizegi, Xabier Olaso, Jon Eugi eta Iñaki Zubeldia daude. Bi elgoibartar daudela aipatu behar: Uxue Alberdi eta Jon Eugi. Uxuek Sentimenduak 1,2,3,4 liburua kaleratuko du, eta Jonek 'Zortzi ipuin gotiko'
Uxue Alberdi - diariodenavarra.es

Danele Sarriugarte - Deia.com
Itzulpengintzak  honako idazle hauen liburuak argitaratuko baitira itzulita: Pablo Antoñana, Jane Austen, Elias Canetti, Montse Flores, Vladimir Kaminer, Toti Martinez de Lezea, Raimon Juventeny, Maria Merce Marçal, Nuria Marti, Francis Scott Fitzgerald, Maurice Sendak, Georges Perec, Françoise Sagan, Georg Trakl, Rebecca West eta Yomada Zuñiga.

Horiei Hobe kontatzen ez badidazu gehituko behar zaie, hainbat egile katalan garaikideren narrazioen bilduma, Pasazaite argitaletxeak kaleratua: Quim Monzo, Inma Monso, Sergi Pamies, Empar Moliner eta Francesc Seres.
 
Nagusientzako eleberrietan beste elgoibartar baten liburua argitaratuko da, Danele Sarriugarteren
'Erraiak'

Iturria: Berria

2012-09-20

Danele Sarriugarte elgoibartarra 'Igartza' sariaren irabazle

Danele Sarriugarte elgoibartarra izan da aurtengo Igartza Sariaren irabazlea. Hamabi proiektu aurkeztu dira CAF enpresak eta Beasaingo Udalak antolatutako beka honetara, eta 'Mamuak' izenburuko eleberri-proiektua aukeztu du Sarriugartek.
Danele Sarrigarte Mochalesek 23 urte ditu eta aurretik libururik argitaratu gabea da. Itzulpengintzan lizentziatua, martxo hasieratik intzulpengintzari buruzko webgunea du irekia, Garazi Arrularekin batera. 'elearazi.org' du izena.
Sariketa honetara egitasmoak aurkeztu behar dira. Saritua izan ondoren, urtebetea eman ohi zaio idazleari lana burutu dezan. Emakume obsesibo bat izango da 'Mamuak' eleberriko pertsonaia nagusia eta kontalaria. «Bikote-harreman baten bukaera kontatuko du protagonistak. Ez da oso modu politean bukatu harreman hori. Gurasoak ere, ezkonduta daude, baina ez dute elkar maite. Jende askok du autotortura-tzeko joera, eta emakume hau ere halakoa da, horren adibide garbia da», esan zuen idazleak atzoko aurkezpenean.
Iturria: diariovasco.com