Txirula Kultur Taldeak Mugarik Gabeko Ipuin Lehiaketa antolatu du haurrentzako literaturgintza bultzatu nahian. Ekintza hau Otxarkoagako XXXVI. Umeen Jardunaldiaren barruan sartzen da. Jardunaldiak 2017ko maiatzaren 20 eta 21 ean izango dira.
Lehiaketa adin guztietako idazleentzat irekia dago eta ipuinak euskaraz edo gaztelaniaz aurkeztu daitezke ipuinak. Gai-zerrenda librea bada ere epaileek umeei zuzendutako ipuinak, baita bakea, tolerantzia, genero berdintasuna, giza eskubide eta ekologiari buruzko gaiak ere baloratuko dituzte. Lanak aurkezteko epea 2017ko urtarrilaren 31era arte irekia egongo da.
Informazio gehiago Txirula Kultur Taldearen blogean.
ipuinak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
ipuinak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2016-11-24
2016-10-05
Ipuin kontalarien II maratoia
Urriaren 22an egingo dute Galtzagorri Elkartekoek Ipuin kontalarien II maratoia. Donostiako Liburutegi Nagusian izango dira antolatu dituzten 4 ipuin kontaketa saioak.
2016-04-06
Munduko kontu kontalariak 2016
Aurtengo edizioan Argelia, Argentina, Kolonbia, Ginea Ecuatorial eta Euskal Herriko kontalariak izango ditugu.
2015-01-26
'Into the woods' Grimm anaien ipuinak zineman
'Into the Woods' pelikula berria Grimm anaien ipuinen bertsio gaurkotu bat da. Ipuin aukeratu batzuen istoriak nahasten ditu eta desioen ondorioak aztertzen. Humorez betetako pelikula musikal honek Mari Errauskin, Txanogorritxu eta beste hainbat ipuim nahasten ditu. Nahasketa honen protagonistak okin bat eta bere emaztea dira, famili bat osatzeko nahia eta sorgin baten trikimailuak. Estreinaldia urtarrilaren 23an izan da.
2014-02-07
'Ikusezina' 26 hizkuntzatan irakurtzeko ipuina
Marijn Brouckaert-ek argitaratu du sarean 26 hizkuntzatan irakurri daitekeen ipuina. 'Ikusezina' da ipuinaren izenburua eta doan da. Ondorengo loturara jo eta zeuk izango duzu hizkuntzaren aukeraketa zure eskura: http://issuu.com/-m3-
Iturria: BEGEl
2012-03-20
Ipuin-kontalarien nazioarteko eguna
![]() |
| Grimm anaiak |
![]() |
| Koldo Amestoy ipuin-kontalaria |
Gaur ospatzen da mundu guztian ipuin-kontaarien eta ahozkotasunaren nazioarteko eguna.
Grimm anaiek duela 200 urte argitaratu zuten lehen ipuina, eta egun honetan izan omen zen. Horregatik ezarri zen egun hau, eta horregatik dugu aurten Grimm anaien urtea.
Harpidetu honetara:
Iruzkinak (Atom)





