Iban Barrenetxea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Iban Barrenetxea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2016-11-21

Iban Barrenetxeak liburu berria argitaratu du

'Benicio y el prodigioso naufrago' da Ibanen liburu berriaren titulua eta 'A buen paso' argitaletxearen eskutik datorkigu.

Benicioren istorioa kontatzen digu Ibanek liburu honetan. Benicioren familian arrantzale ofizioa belaunaldiz belaunaldi jarraitzen du. Egun Benicio oso pobrea da. Arrantza egiteko kanabera bat izan beharrean erratz baten makila dauka. Makilatik zapata lokarri bat zintzilikatzen du eta amua erabili beharrean iltze okertu bat izaten du.


2014-12-11

Iban Barrenetxearen lan berria

Iban Barrenetxea
Iban Barrenetxearen azken lanak 'Brujarella' du izenburu eta 'Thule ediciones'-en eskutik datorkigu.

Bi misterio ikaragarri ari dira zabaltzen 'Brujarella' bizi den Terragrís lurraldean. Batek 'Brujarella'rekin du zerikusia, eta besteak lurralde horretako igelen desagerketarekin. Bien artean loturarik egongo ote da?.

Humorez beteta dago Ibanen azken nobela hau. Humorez, pertsonai maitagarriz eta marrazki zoragarriz.

Ibanek liburua Lanzaroteko 'Festival del cuento contado'-ko bigarren edizioan azaldu zuen.

2013-12-05

Iban Barrenetxeak liburu berria du

'El único y verdadero rey del bosque' du izena Iban Barrenetxearen azken liburuak, eta 'A buen paso' argitaletxearen eskutik dator.

Iparralde urrunean kokatzen da istorioa udazkeneko azken egunean. Etxe txiki-txiki baten bizi diren Jaska, Kaspar eta  Masia anai-arrebak, Primus I erregea, azeri zuri zoragarri bat, hiru bele beltz, azeri larruz egindako lepoko baten nahia, festa eder bat, eta ...

 Osagai guzti hauek istorioko pertsonaien bizimodua aldatu egingo dute. Dena Ibanen idazkera eta xehetasunez betetako marrazkiz osatuta. Azkenean garbi geldituko da nor den basoko benetako errege bakarra.




2013-06-07

Iban Barrenetxearen liburuak Bratislavako Biurtekora

https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEgetA2ylwVDc6OC3fmTtW8rN-vqjD6se-nnyUZG_L98LLZAiL3SuOiyoE0ALH3xmXz-xJ7LUhQW8l6GvA7wIxepajLAUt285d0DInZIYdH317EuHCxYyZGesM9EMURUGRJHE9zSTTp1kNA/s1600/blancanieves_iban.jpg
Blancanieves

El cuento del carpintero
Galtzagorri Elkarteak Iban Barrenetxearen bi liburu aukeratu ditu Irailean eta Urrian egingo del Bratislava Biurtekoan aurkeztuko dira. Liburu horiek El cuento del Carpintero eta Blancanieves dira.



Izen handiko erakultasdia da Biurteko hori. Eslovakiako Errepublikako Cultura Ministerioak, UNESCOren Eslovakiako Batzordeak eta haurrentzako Artearen Nazioarteko Etxeak antolatzen dute.



Albisteari lotura.
Bratislavako urtebikoari lotura.
Irudien iturria: http://ibanbarrenetxea.blogspot.com.es/

2012-10-31

Euskadi Literatura Sariak

Eusko Jaurlaritzak atzo goizean jakinarazi zituen Euskadi Literatura Sarien saridunak.
'El cuento del carpintero' - Iban Barrenetxea

Harkaitz Canori eman diote Literaturako Euskadi saria, 'Twist' nobelagatik.

Gertutik tokatzen zaizkigun izenak daude sarituen artean. Iban Barrenetxeak elgoibartarrak gaztelaniazko haur eta gazte literaturako saria jaso du 'El cuento del Carpintero' liburuagatik. Iaz ilustrazio saria irabazi zuen Ibanek.


Iban Zaldua eta Julen Ribas

Euskarazko haur eta gazte literaturako Euskadi Literatura saria Iban Zalduak jasoko du, Julen Ribasen irudiekin egindako 'Azken garaipena' komiki lanaren gidoiarengatik. Komiki hau gure liburutegian dugu nahi duenak etxera eraman eta lasai irakurtzeko.

Ondorengo loturetan informazio gehiago topa dezakezue.
(Berria) (Berria)